Apirilaren 1ean ospatuko dute Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa, Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta posta helbide honetara idatzi behar dute, martxoaren 27a baino lehen: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser..
Ohi duten moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituztela jokatuz.
Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
Hemen kartela, oinarriak, esaerak eta azalpenak.
Gaur zortzi (martxoak 23) Mintzodromo erraldoia antolatu dute eragile ugarik. Besteak beste, AEK-k parte hartzen du, Iruñerriko AEK-k, alegia. Izen emateko galdetegi HAU bete behar da (martxoaren 17ra arte, adi!).
Bigarren urtez, Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu dira Iruñerriko bigarren Mintzodromoa antolatzeko. “Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean Iruñerriko euskaldunak, ikasleak eta euskaltzaleak elkartu nahi ditugu, hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Honen xede nagusia euskara kalera ateratzea da eta euskararen erabileran aurrera pausuak ematea” azaldu dute antolatzaileek.
Aurten Nafarroako euskalgintza eta euskal kulturaren hainbat kidek ere hartuko dute parte eta bukaeran zozketa eginen da.
Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.
Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: azaroaren 18an, Babilonia (Joan Mari Irigoien); abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala).
Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak.
Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.
AEK d' Iparralde propose de nouveaux cours de basque. Renseignements et inscriptions: 05 59 25 76 09// Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.
-Donibane Garazi
Tous les niveaux. Du 11 au 21 avril.
-Baiona
B1 (preparation certificat). Du 17 au 21 avril.
-Baiona
Tous les niveaux. Du 11 au 21 avril.
Bilboko Indautxu AEK euskaltegian, Txotxindau sagardo jaiaren 17. edizioa prestatzen ari dira, noizko eta martxoaren 17rako.
Ekitaldi honetan, sagardoa da protagonista nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, bertaratzen direnek izango dute zer egin: afariaren hasieran bost laguneko taldeak osatuta, gau osoan proba edo joko batzuk gainditu beharko dituzte, bai fisikoak bai buruari eragitekoak. 20:15ean hasiko da jaia, eta 20:30ean oihukatuko dute Txotx!
Afaldu bitartean hasiko dira jolasak, eta, talde txapelduna nor den jakin eta dominak eta sariak banatu ostean, jaiak sagardoa amaitu arte jarraituko du. Afariko menua ere ez da nolanahikoa izango: txorizoa sagardotan, odolostea plantxan, piper gorri erreak, piperminak, tortillak (bakailaoarekin zein beste era batzuetakoak), gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta nahi beste sagardo, jakina!
Gonbidapena irekia da, euskaltegi barrukoentzat zein kanpokoentzat. Hori bai, sarrera (15€) martxoaren 13a baino lehen erosi beharko da, Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera idatzita edo euskaltegian bertan (Urkixo zumarkalea, 88).
(artxiboko irudia)
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt