AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.
• Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.
• Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.
• Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko zabaldu dira, eta proposamenak 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.
• Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2020ko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.
Bekaren oinarriak eta informazio gehiago www.korrika.eus webgunean.
Euskararen aldeko ekimenaren 22. edizioa 2021. urtean izango bada ere, Europako hainbat tokitan Korrika oinarri hartuta sortu diren zenbait ekimenen txanda izango da aurten.
Egutegian, lehendabiziko hitzordua LA PASSEM da, okzitanieraren aldekoa. Apirilaren 30ean abiatuko da haren bigarren edizioa, eta maiatzaren 3an Angelura iritsiko da, Bokaletik Euskal Herrira sartu ostean.
Maiatzean, halaber, KORRIKAren “ahizpa” garrantzitsuena etorriko da: AR REDADEG, bretoieraren alde. Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da, lekuko, mezu sekretu eta guzti. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Maiatzaren 23an bukatuko da
Guingamp hirian, eta, ohi bezala, Euskal Herriko ordezkaritza ere han izango da. Izan ere, hainbat tokitan autobusak antolatzen dituzte hara joateko.
Geroxeago, maiatzeko azken igandean, SPROCHRENNER! ekimenaren ordua izango da, Alsazian. KORRIKAren ahizpa berri hau —aurtengoa lehen edizioa da— maiatzaren 31n abiatuko da, eta 340 kilometro egingo ditu: Alsazia hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du, Bale herritik Wissembourgera.
Egutegian zehaztuta ez badago ere, galestarrek iragarri zuten aurten RAS YR IAITH ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo dutela. Beraz, galesaren alde ere aterako dira errepidera.
Amaitzeko, 2018ko maiatzaren 5ean zabaldu zen Kemperreko adierazpena gogoratu nahi dugu, zeinetan EUROKORRIKA osatu zen, hizkuntzen aldeko lasterketen sare europarra, alegia. Hauexek sinatu zuten: KORRIKA (euskara), Euskal Herria: Correlingua (galiziera), Galizia; Correllengua (katalana), Katalunia; Course Lingua (okzitaniera), Aran Harana; La Pasem (okzitaniera), Biarno; Redadeg (bretoiera), Bretainia; Ras yr Iaith (galesa), Gales; Rith (irlandera), Irlanda; eta Sprochrenner (alemana), Alsazia.
“Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak... bidera aterako gara,
herriz herri ibiliko gara, tokian tokiko hizkuntzen alde!”
(ZIRKORRIKA abestiaren pasarte egokitua)
Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.
Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt