Bidelagunak nahi ditugu mintzataldeak aktibatu eta euskalduntzen ari direnei laguntzeko. Baina, horretarako, ez dugu euskara-irakaslerik behar. Izan ere, mintzataldeetan ez dago eskolarik, ezta zuzenketarik ere; euskaraz natural egiten duen edonor bidelagun izan daiteke.
Mintzataldean, lagun eta esperientzia berriak ezagutuko ditu. Horrez gain, bidelagun izateak abantailak dakartza: deskontuak, opariak, zozketak...
Bidelaguna izan nahi baduzu, jo zure herriko mintzapraktika-programara edo bidali mezua Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.