Praktikatu (25)

Print Friendly, PDF & Email

Kirola eta Natura: uda osteko txangoak

Koronabirusa dela eta, programatuta genituen azken lau txangoak udako oporren ostean egingo ditugu. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da.

Irailaren 27an, euskal kostaldeko geoparkea
Urriaren 25ean, Entziako baso sorgindua
Azaroaren 22an, Monfefuerteko parkean orientazioa
Abenduaren 13an, Araotzeko haitzuloak

Print Friendly, PDF & Email

Birusak ez gaitu mututu

Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.

Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira; topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira.

Gaur, ekainak 16, hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik. Bi aste falta zaizkigu ikasturtea amaitzeko, baina gure helburua bete dugula harro esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!

Print Friendly, PDF & Email

Praktikatzeko Autu-Mautuak

COVID-19 birusak mintzapraktika taldeak online antolatzera behartu gituen bezala, gure kultura eta aisialdiaren eskaintza ere egoera berrira ekarri dugu: topaketa birtualak, lehiaketak, erronkak... Horiek osatzeko Praktikatu Zerbitzuak ekimen berria abiatu du: Autu-mautuak.

Autu-mautuak gai zehatz bati buruzko online solasaldiak dira. Gaiak askotarikoak izan daitezke: zinea, sukaldaritza, literatura, barreterapia, nutrizioa, baratza, bidaiak... Orain arteko balorazio positiboak ikusita, datorren ikasturtean Autu-mautuak antolatzen jarraituko dugu.
Print Friendly, PDF & Email

Parte-hartzaileen gogobetetze maila

Urtero bezala, mintzapraktika egitasmoetan parte hartu dutenei (berbalagun, mintzalagun, mintzakide...) inkesta egin die Praktikatu zerbitzuak. Emaitzen arabera, aurreko urteetako joera mantentzen da, hamarretik bederatzik (%91) oso ondo edo bikain baloratu dute.
 
Tipologiari erreparatuta parte-hartzaileen ia 3/4 bidelariak dira (batez ere euskara praktikatzeko helburuz ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak). Beste laurdena bidelagunek osatzen dute. Hauek, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko espazio berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. 
 
Erabilerari dagokionez galdetu zaienean, egitasmoan dabilenetik parte-hartzaileen % 48k euskaraz askoz gehiagotan egiten duela esan du; eta  % 43k gehiagotan egiten duela.
 
 
Inkestari erantzun diotenen artean sariak zozketatu dira, hauek izan dira irabazleak: Begoña Eizaga (Busturia), Iratxe Sagardui (Galdakao), Mabel Obineta (Andoain), Sonia Cubero (Muskiz), Nina Artaraz (Gueñes), Amaia Busteros (Agurain), Maite Vila  (Durango), Marta Varela  (Barakaldo), Maite Sagüés Eizaguirre (Lantz) eta Miriam Yaben (Astigarraga). Zorionak eta eskerrik asko laguntzeagatik!
 
OHARRA: Inkesta martxoaren 9an abiatu zen COVID-19 birusaren alarma egoera hasi baino aste bat lehenago. Horrek programen egokitzapena ekarri zuen, eta gaur egun, talde gehienak online elkartzen dira.
Print Friendly, PDF & Email
26
Abr

Euskara praktikatzeko Euskal Herriko topaketa birtuala

PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg

Print Friendly, PDF & Email
24
Abr

Zer da euskalduna izatea?

Euskalduna izatea ez da herentzia bat, amama-aititek kutxatxo batean zeuretzako utzia. Ez da sortzezko dohain bat, eskuina edo ezkertia izatea lakoa. Euskalduna izatea ez da zai, zoi, bele errebelazio jainkotiar bat. Askoz ere sinpleagoa da: euskalduna izatea erabaki bat da. 
 
Eta erabakia norberea: lanerako hizkuntza lez baliatzeko, gurasoek galdutakoa berreskuratzeko; seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko; poteatzeko, manifestatzeko, irakurtzeko... 
 
Ni neu euskaltegian euskaldundu nintzen: nor, nor-nork, nor-nori-nork... Perdona, lo puedes repetir?

Zelan esaten da euskaraz veuillez parler plus lentement? Arabieraz takallam abta min fadlik esaten da: hitz egin astiroago, mesedez. 
 
Eta idazlanak, eta entzuketak, eta irakurraldiak...

Papera ez da nahikoa, ordea, hizkuntza bat biziarazteko. Horrexegatik hasi nintzen Berbalagun-en: eztabaidatzeko, sukaldatzeko, mendira joateko, irakurzaletzeko... Euskaraz harremantzeko, hartzeko eta emateko; sosegu apur bat gaur, bultzadatxo bat bihar.

Erabaki bat baita euskalduna izatea. Eta euskalduna izatea zer da? Hizkuntza gutxitu bati lotzea eta, gutxienez, elebiduna izatea; izan hiztun zahar, zein berri. Hortik aurrera norberak sentitzen, pentsatzen eta praktikan jartzen duen huraxe da euskalduna izatea. Niretzat, plazer hutsa. Eta horrexegatik gura nuke euskara harrera-hizkuntza bilakarazi; hizkuntza irekia, gertukoa, noranahikoa... Bazatoz?

COVID-19aren etxealdian Durangaldeko berbalagunentzat Miren Amurizaren sortutako testua

Istorio gehiago > Birusak ·EzGaituMututuko Twitter eta Facebook
Print Friendly, PDF & Email

Birusak EZ GAITU MUTUTUKO

Orain mintzapraktika taldeak (berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak) online batzen dira, eta zuontzat; jolasak, lehiaketak, tailerrak bideratzen ari gara. 

PRAKTIKATUko lagunok zuen ondoan egongo gara euskaraz praktikatu eta bizi nahi dugulako.

Informazioa: birusak #EzGaituMututuko
Print Friendly, PDF & Email

Kirola eta Natura hirugarren txangoa: Zumaiako geoparkera!

Delikako zirkua, Altubeko paisajeak... euskaraz ezagutu eta gero, oraingoan Zumaiako geoparkera antolatu dugu txangoa.

Edonorentzat egokia den 8,5 kilometroko ibilbidea da. Iraupenari dagokionez, 3 ordu gutxi-asko.

Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da, martxoaren 11 baino lehen. Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.

Kirola eta Naturaren argazkiak hemen

Print Friendly, PDF & Email

Egunean Behin app-a mintzapraktika taldeetan

Egunean Behin aplikazioaren arrakasta ikusita, mintzapraktika taldeetan ere app-aren erabilera zabaltzen hasi da.
 
Azaroan Durangaldeko berbalagunek lehiatzeko talde bat aktibatu zuten, eta oraingo denboraldian; Santurtzi, Bilbo eta Meatzaldeko berbalagunek ere gauza bera egin dute.

Gainera, aplikazioak eskaintzen dituen sariez gain, mintzapraktika talde horietako kideek bestelako sariak ere jasoko dituzte.


Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto
Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu