Ez ohiko futbol taldea dugu Tuterakoa. AIZU! aldizkarian sakonki jaso genuen moduan, duela bi urte kirol talde herrikoia sortu zen Erriberan. Kirola oinarri hartuta, euskararen normalizazioa bultzatu nahi dute Ebro ibaiaren lurretan, baita genero berdintasuna, sexu aniztasuna, memoria historikoa eta kultur inklusioa ere. Mutilen futbol talde eta nesken areto futbol talde banarekin egin dute salto zelaira.
AEK ere taldearen sustatzaileetako bat izan da hasieratik (AEKren logoa ageri da elastikoetan), eta elkarlan horren barruan, hainbat jokalari euskara ikasten hasi dira. Argazkian dituzue, Tuteran, AEK-ko Arrigarai euskaltegian.