Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!