JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina JALGI HADI! Dokumentalarako crowdfunding kanpaina
Print Friendly, PDF & Email
14
Apr

Nik ere maite zaitut! Herri-omenaldiaren aurkezpenean parte hartu du AEKk

Maiatzaren 3a eta Maite Zaitut jaialdia bertan dira! Herritar talde baten bultzadaz sortu da Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien omenaldia, eta AEKk laguntza eta babesa adierazi dio hasieratik Maite Zaitut Elkarteari. Gaur babesleen agerraldia egin da, eta bertan izan dira AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain Grado eta Aize Otaño Lizarralde.

AEK-Korrikaren lagun
1987. urtean hasi ziren sudur gorria janzten, Lasarte-Oriako herritarren aurrean euskaraz eta euskarari puzka. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek belaunaldi askori utzi diote arrastoa bidean; jendarte oso bat eraikitzeko oinarri eta zimenduak jarri dituzte, eta euskaratik mundua ikusten irakatsi digute, bere poz eta bere min. Ikuskizunez ikuskizun, eta abestiz abesti, zaintza, kulturartekotasuna, taburik gabeko heriotza, minbizia, herrimina, haurtzaroko beharrak, desberdinen arteko elkarbizitza, hierarkietatik aparteko antolakuntza, lurraren zaintza, generoaren inguruko gogoetak… jarri dituzte erdigunean, eta beti, Maialen Lujanbiok 2009an txapelketako agurrean bota zuen bezala: euskaratik eta euskaraz.

Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek harreman estua izan dute, eta dute, AEKekin eta Korrikarekin. Besteak beste, 15. Korrikaren ingurumarian, Txis Pun Korrika! abestia eta bideoklipa egin zuten, eta 16. Korrikan lekuko barruko mezuaren egileak izan ziren. Mezu hartako azken hitzak berreskuratu nahi ditugu: “Aupa zu! Eta aupa gu! Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!”.

Azken sarrerak erosteko eta ekarpenak egiteko aukera, webgunean
Era berean, Maite Zaitut Elkarteak jakinarazi du gaurtik norbanakoek beren ekarpena egiteko aukera izango dutela www.nikeremaitezaitut.eus webgunean. Eta pistako azken sarrerak ere badaude eskuragarri, orrialde horretan bertan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots maite ditugulako, maiatzaren 3an herri omenaldian parte hartuko dugu AEKko kideok! 

Print Friendly, PDF & Email
08
Apr

AEK omendu zuen larunbatean ZEID FEST Gaztea jaialdiak

Ohorezko ate irekiera eta zinta mozketa egokitu zitzaion larunbatean AEKri Zeid Fest Gaztea 2025 jaialdian, BEC!en. AEK-ko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta, eta Barakaldoko AEK-ko zuzendari den Argiñe Sangradorrek hartu zuten hitza ateak zabaldu aurretik.

BEC-en atarian bildu zen AEKren ordezkaritza goizean goiz, eta Kittu elektrotxarangaz lagundurik, Zeid Festeko pabilioi sarrerara hurbildu zen musika doinuekin: "Araban bagare", "Euskal Herria Korrika", "Bizi ganoraz", "Guk euskaraz" eta "Euskaldu berriaren balada" kantekin AEK kideak izan ziren lehenak BEC musikaz blaitzen.

Lurdes Etxezarretak aipatu legez, AEKn ohituak gara omenaldiak egiten, baina ez hainbeste jasotzen. Halere, biziki eskertu zuen:  AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da, eta Zeidfest Gaztea jaialdiak horretarako aukera ematen du: euskal musikaz, giro onean, eroso, aske eta, jakina, euskaraz aritzeko gune horietako bat da, dudarik gabe, jaialdi hau. Eskerrik asko, beraz, gu aintzat hartzearren eta gure ikasleei, irakasleei eta euskal herritarrei, oro har, musikaz euskaraz eroso gozatzeko aukera paregabe hau eskaintzeagatik.

Argiñe Sangradorrek, bestalde, zinta mozketa egiteko ohorea izan zuen, eta Ezkerraldeko euskararen egoerari heldu zion: "Sarri egiten dugu berba euskararen arnasguneei buruz; bada, zorionez, hauen guztien ahaleginari esker, gero eta ohikoagoa da Barakaldon, eta Ezkerralde osoan, arnasguneak topatzea, alegia, euskaraz eroso bizitzeko guneez gozatzea".

54433712615 7a22c33665 c

 

Print Friendly, PDF & Email
07
Apr

Jalgi Hadi sortu da!

Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-KORRIKAk “Jalgi Hadi” proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da.

“Jalgi Hadi” izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, euskarari eta Korrikari buruzko ikus-entzunezko bat zabaltzeko eta sustatzeko; kanpainak martxoaren 17tik apirilaren 25era iraungo du, eta “Goteo” plataformaren bitartez bideratuko da. Horrez gain, prentsan eta sare sozialetan ere izango du isla.

Zalantzarik gabe, dokumental hori AEKren eta Korrikaren proiekturik anbiziotsuenetakoa izango da, eta, era berean, atzerrian gure leihoa zabaltzeko aukera paregabea berma diezaguke, Korrikaren izena munduan zabalduz. Izan ere, AEK-KORRIKAn argi dugu hamarkada honetan egiten ditugunak, edo ez ditugunak, euskararen etorkizuna markatuko dutela. Hausnartzeko eta eragiteko garaia da, eta dokumental hau, Korrika mundu zabalean ezagutarazteko ez ezik, horretarako tresna izatea nahi dugu.

Jarraitu Jalgi Hadiri sare sozialetan, eta egin zeuk ere ekarpena euskalgintzari!


Ekarpenak hemen: “Jalgi Hadi” Crowdfunding kanpaina

 

Print Friendly, PDF & Email
01
Apr

Apirileko Aizu! kalean!

Mikel Reparaz kazetariari eta Teresa de Zavaleta irakasleari elkarrizketak; euskal casteller-ak; Alcatraz, espetxeetan espetxeena; euskara eta kulturartekotasuna; kultur albisteak, denborapasak... eta beste kontu ugari!

www.aizu.eus

 

AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegian hilero bezala. Etxean jaso nahi baduzu, egin harpidetza: www.aek.eus/harpidetu Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez baduzu, hauxe da zure aldizkaria! 

 

Print Friendly, PDF & Email
01
Apr

Beharrezkoa den finantzazioaren erdia lortu du Jalgi Hadik!

Jalgi Hadi crowdfunding kanpainan bete-betean daude AEK-KORRIKA eta Mirokutana ekoiztetxea euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabatzen hasi da Ander Iriarte zinemagilea, eta larunbatean (martxoak 30) Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu zuen irudiak hartzeko.

Hain zuzen, atzo erdietsi zuen kanpainak gutxieneko finantzazioaren erdia; 15.000 euro. AEK-KORRIKAtik gure esker ona helarazi nahi dugu, eta kanpainari oraindik 25 egun geratzen zaizkiola gogorarazi. Badator euskararen hurrengo berpizkundea!

Ekarpena egin nahi baduzu, hemen: https://eu.goteo.org/project/jalgi-hadi-dokumentala

Dokumental honetan, Korrika barrutik ezagutuko dugu!
Batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren zirrara lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu.

MIROKUTANA 2016an sortu zen, eta erabilitako generoa eta formatua edozein izanda ere, bere ekoizpenaren filosofiak hiru oinarri ditu: euskal kultura, lankidetza eta giza eskubideak. Ordutik hona, hamaika lan ekoitzi ditu, aditzera: EMARRI, MUGA KOMANDO MARMITAKO JUDOKA edo EUROPA laburrak edota Bihar dok13, "Karpeta Urdinak" edo Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmak.

Azken lan horrekin dokumentalik onenaren Zilarrezko Biznaga lortu du berriki Iriartek Malagako Zinema Jaialdian.

Print Friendly, PDF & Email
01
Apr

Abenduaren 27an euskarari arnasa berri bat emateko ekitaldia egingo du Kontseiluak Bilbon

Euskararen normalizazio eta biziberritzeak erronka handia du esku artean. Eta bultzada sozial handia beharko da erronka hori euskararentzako aukera bihurtzeko. Iazko Euskararen Egunaren testuinguruan, urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu genuen Kontseiluko bazkideok, eta 2025a euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat urte garrantzitsua izango dela iragarri genuen.

Alde batetik, akordio soziopolitiko berri bat bideratzeko lanean sendo ari garelako eta lehen emaitzak badatozelako. Zentzu horretan, erakundeei, eta eragile sozial eta politikoei dei egin genien euskararen auzia, euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politikoaren lehen lerrora ekartzeko, lehentasunetan jartzeko, egiturazko arazoei erreparatzeko.

Bestetik, herritarrak gonbidatu genituen euskararen normalizazio eta biziberritzeak behar duen arnasa berri horren kide eta bultzatzaile izatera. Abendurako ekimen sozial handi baten proposamena egingo genuela iragarri genuen.

Hain zuzen ere, horretara gatoz: herritarrei egindako gonbidapen hura berritu eta zehaztera. Sinetsita gaude euskarak behar duen Pizkunde berria gure historia sozial garaikideko beste kinka larrietan bezala herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela. Horregatik, 2025eko abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldia egingo dugu Bilbon, Bilbao Arenan, euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa. Ekitaldi hori Pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu izango da, eta garrantzitsua da lehen urrats hori sendo ematea.

Bagoaz larrialditik arnasa berritzera. Elkarrekin egingo dugu bidea.

Albistea osorik Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email

Lautadako solasaldi musikatuak: Nogen

Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak.  Lehenengo hitzaldian, Bulego taldeko Tom Lizarazuren mintzatu ziren. Otsailean, ordean, Izaki Gardenakeko Jon Basagurenekin, eta Martxoan Nogeneko lagunen musikaz disfrutatzeko parada izan genuen.

Hauexek dira apiriletik aurrera parte hartuko duten artistak:

  • Apirilak 10: Janus Lester
  • Maiatzak 8: Olaia Inziarte
  • Ekainak 12: Dupla

Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz. 

 

Print Friendly, PDF & Email
17
Mar

Euskaraldia: izena emateko epea, zabalik!

Badator 2025eko Euskaraldia. “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Taupak antolatutako euskararen erabilera aktibatzeko ariketa.

AEKk izena eman du entitate gisa, eta AEkideak ariketan parte hartzera gonbidatu ditu. Zeuek ere izena eman, elkar mugituz egingo dugu-eta! 

Gogoratu! Rola aukeratzean (“ahobizi” zein “belarriprest”), gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.

Print Friendly, PDF & Email
13
Mar

Badator Esaera Zaharren Sopelako Txapelketaren 30.edizioa

Apirilaren 5ean ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 30. edizioa, “Eguzkixak nora, zapixak hara” lelopean. Parte hartu nahi izanez gero, erraz duzue: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen dotorea pentsatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi, eta erreserba-fitxa bete (martxoaren 31 baino lehen, egun hori barne).

Ohi legez, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko gara antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa bera 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dugu, bertsoak entzuten eta horiekin bat datozen esaerak identifikatzen, erabaki arte zein taldek jarraituko duten aurrera. Ondoren, bazkaria izango dugu Artadi garagardotegian, eta bertan segituko du lehiak arratsaldean; finalaurrekoetan eta finalean, Libe Goenaga eta Asier Alcedo bertsolariak izango ditugu gurekin. Finala amaituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.

Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.

Aurten, bestalde, 30. edizioa izanda, beste hitzordu batzuk izango ditugu:

• Apirilak 3, osteguna, kanta-poteoa Sopela Kantariren eskutik.
• Apirilak 4, ostirala, 17:30 joaldunak (17:30), 18:00 umeen dantzaldia eta askaria (18:00) eta disko-festa (19:00)
• Apirilak 10, osteguna, “Esalegeak gurean” hitzaldia, Akaitze Kamiruagaren eta Iñaki Gilisastiren eskutik.
• Maiatzak 20, asteartea, Adolfo Arejitaren hitzaldia, esaera zaharren gainean.

INFORMAZIOA:
> Oinarriak
> Esaeren zerrenda
> Azalpenak

AEKren Praktikatu zerbitzuaren webgunean informazio guztia, HEMEN.

Print Friendly, PDF & Email
12
Mar

Apirilaren 6an euskararentzat justizia aldarrikatuko dugu Baionan

kartela ehe baionaAEKk bat egin du Euskal Herrian Euskarazek Baionan apirilaren 6rako "Justizia euskararentzat" lelopean deitutako manifestazioarekin eta AEKren Ipar Euskal Herriko ordezkaritza izango da bertan. Aurkezpen-prentsaurrekoan ere parte hartu dute Ihintz Oliden koordinatzaileak eta Maider Heguy lehendakariak.

Gorde data: apirilak 6, 11:30ean. Baionako Justizia Auzitegian.

Print Friendly, PDF & Email
11
Mar

Maite Zaitut festa: sarrerak AEKren euskaltegietan salgai!

Maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri-omenaldia egingo zaie, eta AEKko kideok ere bertan izango gara.

Sudurgorriek 37 urte daramatzate taula gainean euren abestiekin belaunaldi osoak hezten, eta euskararen transmisioa ahalbidetzen. Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari ekin zioten. 22.Korrikaren omenaldia jaso zuten, eta oraingoan ere AEKk bere esker ona adieraziko die.

Esan bezala, festa erraldoia maiatzaren 3an izango da, BECen. Sarrerak hemen eskuratu daitezke: www.nikeremaitezaitut.eus. Baita gure euskaltegietan ere. 100 euskaltegi ditugu, hemen gaude! 

Baliatu euskara eroso bizitzeko aukera paregabea! 

 

Print Friendly, PDF & Email
10
Mar

Eskutik eskura, "beste modura denona da onura"

Iritsi da beste urte batez etxeko despentsak urte osorako Nafarroa hego eta erdiadeko produktuz betetzeko garaia. Eskutik Eskura kanpainak kontsumitzeko modu erraz eta denontzat onuragarri bat eskaintzen digu (ekoizle zein kontsumitzaileontzat).

Aurtengo uzta prest da! Ez galdu oliba olioa, arroza, pasta, kontserbak, ardoak... beste modura kontsumitzeko aukera hau. Sartu errigora.eus atarian, egin eskaera eta jaso zure herrian!

Martxoaren 26ra arte soilik!

Print Friendly, PDF & Email
07
Mar

AEKren irakaskuntza plana, labean

AEKren irakaskuntza plana marrazten saio parte-hartzailean elkartu dira hainbat AEKide gaur (martxoak 7), Gipuzkoako Ganberan, Donostian.

Bertan erakundearen egoera pedagogikoaren azterketaren gaineko hausnarketak eta iritziak trukatu dituzte didaktikariek eta irakasleek.

Eskerrik asko parte hartu duzuen kide guztioi!

Print Friendly, PDF & Email
07
Mar

Martxoak 8: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!

Erasoa.
Kolpea.
Beste eraso bat.
Beste kolpe bat.
Jaso eta jaso.
Eta beldurra sentitu.
Eta hori da batzuek nahi dutena.

Bada, ez diegu utziko.

Okerrera goaz,
nazien keinuak modan jarri dira.
Hobe dira pentsatzen ez dutenak,
ezer ezbaian jartzen ez dutenak;
horrela, erreproduzitu egingo dituzte modak.
'Gustu txarreko txistea' esatea, ordea, eufemismoa da dagoeneko,
FAXISMOAZ ARI GARA hizketan.

Ireki begiak eta ernatu.

Erasoak eta kolpeak denontzat dira, ez emakumeontzat soilik. Ikusezin
bihurtu, desitxuratu, deuseztatu nahi gaituzte.

Alabaina, feminismoak indartsu dirau, emakume borrokalariok hemen gabiltza,
lehen, bigarren eta azken ilaretan dantzan. Eta ez gaude bakarrik, zapalduak aliatu ditugu. Horrexek sortzen du beldurra beste aldean, eta epaiak eta
erasoak. Horrexegatik da dena gordinagoa, baina marka guayak erabiliz saldu
nahi digute ustezko berdintasuna.

Aliatu.

Ze hau (ere) gerra da:

Emakumeok* etengabe pairatu izan dugu biolentzia, eta ezkutatu egin nahi
izan da; etengabe borrokatu gara, lan egin dugu eta egiten jarraitzen dugu.
Dena isildu nahi izan digute.

Aurre egin eta aurrera ekin!

Orain, aldiz, ez gara isiltzen, eta molestatu egiten du. Martxoaren 8ak hori
ikusarazteko balio du, bai, munduak emakumeok* ikus gaitzan. Kontua da
denok gaudela mundu honetan; beraz, zeuk erabaki: eraiki ala suntsitu.

Sinpleki: faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak!

Print Friendly, PDF & Email
06
Mar

Famili’On egonaldia: aste oso bat, euskararen munduetan barna

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideek Famili’on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa ezagutzera eman dute. Udaberriko oporretan familian momentu goxoak pasatzeko eta helduek euskara ikasten jarraitzeko aukera ezinhobea!

Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira. Arratsaldean, gurasoek eta haurrek batera ekintzak eging dituzte, eta batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioetan parte hartuko dute. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere.

Bi formula ezberdin, euskara eroso bizitzeko

-Apirilaren 21etik 25era. Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2),

-Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra. Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).

Talde txikiak izango dira: aste bakoitzean 20 familia* elkartuko dira, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.

*Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin, beraz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartuko dute.

Izen-emateak eta informazioa
Martxoaren 15ean bukatuko da izena emateko epea, HEMEN. Informazio gehiago: telefonoz (+ 33 06.03.20.50.10) edo e-postaz (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.) edo hemen.
Deskargatu eskuorria.

Famili'On egonaldiaren aurkezpena Baionan, otsailaren 21ean, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, egin zen. Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete erakundeetako kideekin batera, babesle diren instituzioetako ordezkariak ere bertan izan ziren: Mathieu Berge (Euroeskualdea), Joseba Erremundeguy (Euskal Hirigune Elkargoa), Javi Arakama (Nafarroako Gobernua) eta Johañe Etxebeste (Euskal Kultur Erakundea).

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Lautadako solasaldi musikatuak: Izaki Gardenak

Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak.  Lehenengo hitzaldian, Bulego taldeko Tom Lizarazuren mintzatu ziren. Otsailean, ordean, Izaki Gardenakeko Jon Basagurenekin.

Hauexek dira martxotik aurrera parte hartuko duten artistak:

  • Martxoak 13: Nogen
  • Apirilak 10: Janus Lester
  • Maiatzak 8: Olaia Inziarte
  • Ekainak 12: Dupla

Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz. 

 

Print Friendly, PDF & Email
03
Mar

Kalean da martxoko Aizu!

Josune Arakistaini eta Haritz Rodriguezi elkarrizketak; 'Silaba beroa' mahai-jolasa, ikasi eta gozatzeko; Artzikirola, hiru kirol batean; Hontza Museoa ezagutzen; Oscar Wilde hitz gutxitan... 

Denbora-pasak, komikiak, albiste laburrak... Hori eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Ohi bezala, AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

On egin!

Print Friendly, PDF & Email
24
Feb

EUSKARAZ KOOP. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA Eguna 2025eko martxoaren 29a
Tokia: AGURAINgo HARRESI aretoan
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan


GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2023-2024 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2023-2024 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2024-2025 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- DISZIPLINA-ARAUBIDEA: Barne-araubideko erreglamenduaren eta estatutuen berrikusketa.
Seigarrena.- Gure egunerokoarekin lotutako zenbait gairen aurkezpena eta eztabaida (Gure Etxea, Korrika, lan deialdiak, prestakuntza...).
Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren eta estatutuen berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria,

Lurdes Etxezarreta Artabe
Bilbon, 2025eko otsailaren 12an

Print Friendly, PDF & Email
04
Feb

Jarraitu AEK-KORRIKAren kanalak Whatsapp eta Telegramen

Ziur Telegram edota Whatsapp erabiltzen duzuela! Bada, AEK-KORRIKAren inguruko albisteak jaso nahi badituzu, kanal hauetan topatuko gaituzue:

Whatsapp kanala:
https://whatsapp.com/channel/0029VaCyRBRBlHpeq2ailZ3B
Estekan klik egin, eta kanalean sartutakoan, JARRAITU (goian, eskuinetara). Oharra: whatsapp kanaleen bilatzailean AEK-KORRIKA idatzita, ez zaizue agertuko. Zabaldu lotura, beraz!

Telegram kanala:
Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus

Batu gure kanaletara! 

Era berean, sare sozial askotan topatuko duzue gure informazioa. Mastodon eta Bluesky sareetan ere kontuak baditugu!

Bluesky
Mastodon
Instagram
Facebook
Twitter/X
Tik Tok 

Jarraitu AEK-Korrikari sareetan ere bai!

Print Friendly, PDF & Email
03
Feb

Otsaileko aldizkaria, kalean!

Kalean da otsaileko AIZU! Gorka Izagirreri eta Miren Nogalesi elkarrizketak; 'Mugarri' ikuskizunean, muga kontakizun; Roberto Goyeneche, euskal jatorria zuen tangoaren mitoa, Ahize-AEK, lan mundua euskaratzeko lanean... 

Denbora-pasak, komikiak, albiste laburrak... Hori eta gehiago AIZU! aldizkarian.

Ohi bezala, AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

On egin!

Print Friendly, PDF & Email

Abian dira Lautadako solasaldi musikatuak!

Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak.  Lehenengoa Bulego taldeko Tom Lizarazuren eskutik heldu zaigu.

Hauexek dira otsailetik aurrera parte hartuko duten artistak:

  • Otsailak 13: Izaki Gardenak
  • Martxoak 13: Nogen
  • Apirilak 10: Janus Lester
  • Maiatzak 8: Olaia Inziarte
  • Ekainak 12: Dupla

Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz. 

Print Friendly, PDF & Email
08
Jan

2025eko lehen AIZU!, kalean

Urtea hasi berri, euskaltegiak berriz zabalik, eta urtarrileko AIZU! kalean: Udane Juaristi 'Udatxo'-ri eta Joanes Echeveste/Pontx pailazoari elkarrizketak; zesta-puntaren loraldia; Basterretxearen 'Araba', Aratzateik Araiara; Benito Lertxundi hitz gutxitan... Komikiak, denborapasak... eta gehiago, urtarrileko alean.

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

AEK-ko ikasleek doan jasoko dute gure euskaltegietan.

Print Friendly, PDF & Email
11
Dec

Euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute 24 enpresek ESKUARA zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta

Lanabes egitasmoaren baitan kokatzen da Eskuara egitasmoa, eta Arabako Enpresen XI. Foroan egin dute sinadura ekitaldia. Enpresen foroan ikasleen praktikaldien inguruko mahai ingurua egin dute, eta bertan izan dira Lanabesek banatzen dituen Euskarazko Lanbide Heziketa Duala sarietako bi saridunak. AEKren hizkuntza aholkularitza Ahizek ematen du zerbitzua.

Arabako enpresetan euskara erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute lurraldeko 24 enpresek Eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatuta. Lanabes egitasmoaren barruan kokatzen da zerbitzua, eta gaur goizean, abenduak 11, egin dute sinadura ekitaldia Arabako Enpresen XI. Foroan. Honako enpresa hauek sinatu dute hitzarmena Eskuara-rekin: Adigrafik, Aenkomer, Aiaraldeko Faktoria, Angostoko Kanpinga, Asafes, Ciudad Jardin, Ediren, Egibide LH, Eraiken LH, Eska Hiunday, Galemys, Gamarra LH, Grafik Sarea, Idarte LH, Irsearaba, Iza, Laudioalde LH, Mendizabala LH, Metaposta, Mutualia, Sartu Araba, Sirimiri, Tartekamedia eta Uriarte.

Araban arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa da Lanabes, eta horren barruan kokatzen da Eskuara zerbitzua: doako aholkularitza ematen diete enpresei euskararen presentzia areagotzeko. 2023ko irailean aurkeztu zen, eta ordutik harremanak egiten aritu dira bertako aholkulariak 24 enpresa horiekin, eta zerbitzua eskaintzen: barne dokumentazioak euskaldundu dizkiete, langileen artean euskara erabiltzeko dinamikak abiatu, sare sozialetan euskara erabiltzen hasi, hizkuntza irizpideak zehaztu, ikasleen praktikaldian euskara erabiltzeko neurriak hartu... Proiektua Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak finantzatzen du, eta zerbitzua Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak ematen du.

Erakunde horietako guztietako kideak egon dira foroan. Ekitaldiari harrera egin diote Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eta Saray Zarate Fernandez Arabako Foru Aldundiko Landa, Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren saileko foru diputatuak. Eskuara zerbitzuarekin bat egin duten enpresei aitortza egin die, bestalde, Zarate Fernandezek eta Iñaki Gurtubai Artetxe Berdintasun, Euskara Eta Gobernantza Saileko foru diputatuak.

Eskuara zerbitzuarekin hitzarmena sinatu duten 24 enpresa horiena izan da goizeko argazki nagusietako bat, baina enpresa horiez gain, beste hainbat ere bertaratu dira Gasteizko Europa jauregira. Denetara 40 enpresetako ordezkariak gerturatu dira Arabako Enpresen XI. Forora. Euskara eta lan mundua uztartzen dituen topagunea da honakoa, eta bertan praktika onak aurkeztu dituzte: Iza igogailuak enpesako ordezkariak eta Mutualiakoak ere hitz egin dute. Lehenengoak hasi berriak dira euskararen erabilera areagotzeko lanketa egiten, eta bigarrenek urte asko daramatzate hizkuntzak kudeatzen. Biek ala biek nabarmendu dute euskararen erabilera areagotzearen beharra eta premia.

Baina lan mundua euskalduntzeko bidean, ezin ahaztu behar da Lanbide Heziketaren eta praktiken katebegia. Lanabes egitasmoak Euskarazko Lanbide Heziketa Duala sariak banatzen ditu, eta Arabako Enpresen XI. Foroan izan da aurtengo saridunetako bat: Ane Sesmilo Cruz nabarmendu ditu praktikaldia euskaraz egiteak ekarri dizkion onurak, eta horrek enpresari ematen dion balio erantsia. Izan ere, enpresetan hizkuntza aniztasuna kudeatzen denean besteengandik bereizteko balio dutela esan du, eta horrez gain, baita enpresa kokatzen den errealitatearekin egokitzea ere. Praktiketako ikasle sarituarekin batera igo dira taula gainera Joseba Koldo Gartzia Hontz Extrem-eko enpresaria, bertan praktikak egin zituen Mikel Nevado eta Xabier Mendiguren Ciudad Jardin ikastetxeko kidea.

Hitzartze horren ondoren, forora bertaratu diren 40 enpresetako ordezkariak taldetan banatu dira, eta taula gainean esandakoaren inguruko hausnarketa egin dute. Praktikaldiak euskaraz egiteko elkarlana sustatuz. Arabako Enpresen Foroa ere hori baita: lanketarako gune bat.

Jarrai dezagun Arabako arlo sozioekonomikoan euskara txertatzeko pausuak ematen!

Print Friendly, PDF & Email
05
Dec

Txorierriko 14 enpresek euskararekin konpromisoa hartu dute HABIA proiektuan

Txorierriko eskualdeko sektore guztietako 12 enpresak eta Lanbide Heziketako 2 ikastetxek euskararen eguneroko erabilera bultzatzeko konpromisoa hartu dute asteazken honetan, abenduak 4, HABIA egitasmoarekin bat eginez. Txorierri Zerbitzu Mankomunitateak,
Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, bultzatutako ekimena eskualdean sortu da "ekosistema egoki bat sortzeko", euskararen erabilera lan-eremuan "aktibatzeko", enpresei beren ibilbidea diseinatzen laguntzeko eta konpromiso horretara enpresa
berriak erakartzeko erronkarekin.

Proiektua asteazken honetan aurkeztu da Kultur Birikan (Derio), eta bertan izan dira Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Sailburuordetzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendaria, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua, Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Txorierriko alkateak eta Jon Ander Aurrekoetxea Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateko presidentea, Ahize-AEKko teknikariak eta Lezamako alkatea. Azken horrek eskerrak eman dizkie enpresei euskararekiko erakutsitako konpromisoagatik, eta erakundeei ekimenari emandako laguntzagatik.

Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak euskarak enpresa munduan duen "balio erantsia" azpimarratu du, eta "euskararen kudeaketa onak enpresen lehiakortasunean" eragiten duela ere adierazi du.

Esan bezala, HABIA sektore guztietako 12 enpresaren eta Lanbide Heziketako bi ikastetxeren atxikipenarekin sortu da. Azken hilabeteotan Ahize-AEK enpresako teknikariekin lanean aritu dira euskararekiko konpromisoa helburu zehatzetan gauzatzeko, lan-eremuan euskararen erabileran aurrera egin ahal izateko. "Enpresa bakoitzak bere ibilbidea eta abiadura ditu, eta enpresa bakoitzaren neurrira egindako jantziekin lan egingo da", azaldu dute arduradunek.

Proiektuak eguneroko lanean euskara erabiltzen duten enpresen sare bat sortu nahi du, jardunbide egokiak partekatzeko eta konpromiso horrekin bat egin nahi duten enpresa berrientzako eredu eta pizgarri izateko.


* Aberekin, Afesa, Azurmendi, Batz Zamudio, Biolan, Biwak, Lantegi Batuak, Lorra, Naguspea, Ondoan, Patxikoop, Skunkfunk, Nekazaritza Eskola eta Politeknika Txorierri.

Print Friendly, PDF & Email
04
Dec

AIZU!-AEK aurten ere Durangoko Azokan

Urtero bezala, AIZU!-AEK izango da euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenean.

Landako guneko Goienkale 34ko postuan, AIZU! aldizkariaren urte osoko zenbaki guztiak salgai egongo dira; horiekin batera, harpidetza egiteko eskaintza berezia ere izango da: urte osokoa, ohi baino % 20 merkeago!

Gainera, Zaldieroaren 2025eko egutegi polita ere eskuratu ahal izango dute bertaratuek, euro baten truke.

Horrez gain, aldizkariak Ez da hain fazila denbora-pasa bildumaren bigarren edizioa kaleratu du; ia ehun orrialde dira, letra-zopak, hiztegi eroak, hitz gezidunak eta gurutzatuak, atsotitzak, sinonimoak, logika-jokoak, hitz-kateak, lauki lerroak... eta bestelako ariketa berri eta jostagarriz beteak, buruari euskaraz eragiteko.

Eta, nola ez, gure aldizkariaren azken alea ere eskuragarri egongo da, beti bezala euskara errazean idatzia. Oraingoan, Joseba Argiñano eta Ainhoa Jauregi izan dira elkarrizketatu nagusiak.

Korrikaren trixerta eskuratu nahi?  
Berria egunkariaren eta AEKren arteko elkarlanari esker, Korrikaren 44. urteurrena ospatzeko kamiseta jarri dugu salgai. Berriaren postuan egongo da ikusgai, Goienkale 45-46 zenbakietan, zehazki. Gustatuz gero, eskaria egin Berriaren online dendan.

Hurbildu, beraz, Goienkalera!

Print Friendly, PDF & Email
03
Dec

Abenduko AIZU! kalean!

AEKko ikasleek doan jasoko dute aldizkaria euskaltegian, hilero bezala. Etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: paperezkoa, digitala, edo papera+digitala.

Hilabete honetan ere askotariko edukiak euskaraz eta eroso irakurtzeko:  Joseba Argiñanori eta Ainhoa Jauregiri elkarrizketak; Galdakaoko emakume dinamitarien oroitzapenak;  Durangoko Azokan, Azokara eta mendira; Frankenstein gaztea hitz gutxitan; denborapasak eta beste kontu ugari...

www.aizu.eus

On egin, irakurle!

Print Friendly, PDF & Email
02
Dec

Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte eragileen ordezkariak Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira «Larrialditik indarraldira» izeneko Adierazpena irakurtzeko.

download.gifAzaroaren 9an, Kontseiluak, ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak babestuta, euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuen. Larunbateko agerraldian, urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu download.gifdute Kontseiluko bazkideek. Horretarako, lehen eginkizuna euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea dela azaldu dute. Bestalde, iazko azaroaren 4ko manifestazioaren ondoren adierazi bezala, euskararen normalizazioa berriro norantza egokian jarriko duen akordio sozio-politikoa bideratzeko erantzukizunean berretsi dira, eta adierazi dute 2025a urte garrantzitsua izango dela euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat.

Halaber, 2025eko abendurako mobilizazio sozial handi baterako deia egingo dutela iragarri dute. Azkenik, bide honen parte izatera gonbidatu dituzte herritarrak, erakundeak, agintariak eta eragile politiko eta sozial guztiak. Jarraian, Idurre Eskisabel Larrañaga Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurritako adierazpena. Ikusi hemen.

 

 

Gd24c8MWgAAgcBc  Gd24c9GW0AA0UJu

Mezua bidali This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.