KORRIKA (10)

Print Friendly, PDF & Email
14
Feb

Ostiralean, “Hizkuntzak mugarik gabe” ekimena Irunen

Datorren ostiralean, otsailaren 16an, “Hizkuntzak mugarik gabe” izeneko ekimena egingo da Irungo Oiasso Museoan, iluntzeko 19:00etan, AEK-KORRIKA eta Harrera Elkartearen arteko elkarlanean.

Ekimena 23. KORRIKAren baitan egingo da, bere xedea izanik paperik gabeko pertsonen hizkuntzak ikasteko eskubidea aldarrikatzeaz gain, beren egoerari ere ikusgarritasuna ematea.

Horretarako “Lehen saiakera” film laburra eskainiko zaie bertaratutakoei, eta “Paperezko bizitzak” ipuin lehiaketa ere aurkeztuko da. Halaber, Afro Fusion Family dantza taldeak eta Amets Arzallusek ere ekitaldian parte hartuko dute.

HARRO HERRI!

Print Friendly, PDF & Email
05
Dec

HARRO HERRI: herri aldarrikapenaren KORRIKA

Berriki, 23. KORRIKA aurkeztu dugu; martxoaren 14tik 24ra, errepidean izango gara, tipi-tapa, tipi-tapa, baina KORRIKAren datorren edizioa jada bizirik dago. Izan ere, azarotik martxora, hamaika ekimen izango ditugu abian.

Aurtengo KORRIKAk herri alai eta tinkoa izan nahi du: HARRO HERRI. Aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso gogoan, euskararen aldeko mugimendua zabaldu nahi dugu: mugi dezagun euskararen herria, harik eta ingurua mugiarazi arte.

HARRO, KONPLEXURIK GABE

Geure buruaz harro egoteko unea ere bada egungo egoera aldakorrean. Bidegurutze honetan, garaia da euskaraz bizi nahi dugula aho batez oihukatzeko. Euskarak aurrera egingo badu, herriaren erabakitasunagatik izango da, eta KORRIKAk aukera bikaina ematen digu herria aktibatzeko, aldarrikapen tinkoa egiteko, erakundeek pauso gehiago egin ditzaten, herriaren gogoari erantzunda. Era berean, KORRIKAk batu egiten gaitu, komunitate baten parte sentiarazten gaitu, ingurua mugitzen du eta euskarara jende gehiago hurbiltzen du.

Euskarak mugitzen du KORRIKA, eta KORRIKAk mugituko du euskal komunitatea.

Harro eta herri: hitz-pare honek Euskal Herri euskaldunaren ideia margotzen du. HARRO gara, bai! Banakotasunetik urrun: taldea, komunitatea, HERRIA garelako. Euskara herri baten hizkuntza da, eta KORRIKAn batasun-sentimendua hauspotu nahi dugu, elkarrekin etorkizunean aitzina egiteko energia kolektiboa, alegia.

Euskarak gauza asko behar ditu, baina, batez ere, aurrera egin nahi duen herria; gaur egun ere, ezinbestekoa da euskararen aldeko kontzientziazioa lantzea. Euskaraz bizi nahi badugu, herri gogo hori ezinbestekoa da —beti izango da—. Halaber, horrek ere laguntzen du komunitatea —herria— sendotzen.

Euskararen normalizaziorako, guztion ahalegina behar dugu. Oldarraldi guztien aurrean mugituko dugu KORRIKA, KORRIKAk euskal komunitatea mugitzen duen moduan!

HARRO, BAINA EZ KONFORME

Herritarren kontzientziazioan eta aktibazioan eragiteak ez du esan nahi ardura norbanakoen bizkar uzten denik, edo aitzakia hori erabili behar denik egiturazko neurririk ez hartzeko. Herritarren ahalegin soila ez da aski euskararen auzia bideratzeko, erakundeek zeregin garrantzitsua dute euskararen normalizazioan, herritarren nahiari bidea eman behar diotelako.

Komunitate horri EUSKARAREN EZAGUTZA UNIBERTSALA zor zaio. Horretarako ari gara lanean AEKn, eta KORRIKAk ere hori aldarrikatzen du: Euskal Herri osoan, herritar guztiok euskaraz eroso bizi ahal izateko eskubidea.

AEK-k 23. KORRIKAn jasoko duen dirua Euskal Herri osoan euskararen normalizazioaren aldeko bere lana egiten jarraitu ahal izateko baliatuko du.

Baina bakarrik ezin dugu, eta hizkuntza-politika eta erreminta ausarten premia dugu. DOAKOAK eta guztiontzat, hezkuntza, transmisio eta helduen alfabetatze eta euskalduntze tinkoak bermatzeko.

Horrela, inori baimenik eskatu gabe, ozenki esan ahal izango dugu: BAGARA ETA IZANGO GARA. Hizkuntzak elkar ulertzeko sortu zirelako, komunitateak eraikitzeko. Erabakia hartua dugu: EUSKARAZ izango gara! HERRIAREN ERABAKITASUNAGATIK izango gara. Harro Herri, eta gora KORRIKA! Gora AEK!

Print Friendly, PDF & Email
29
Nov

AEK-KORRIKA Patani herrialdeko delegazio batekin bildu da

AEK-KORRIKAko eledunak Patani herrialdeko delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.

Patani herria, administratiboki, Tailandiaren parte da egun. Hizkuntza propioa dute; baina hainbat zailtasun eta errepresioen ondorioz, eta gatazka etniko-erlijioso bortitz bat dela medio, desagertzeko zorian dago. Helduek hitz egiten dute, baina patani hizkuntzak ez du inolako aitortza ofizialik, eta eskoletan ere ez da irakasten. Horrez gain, ez du batuaren parekorik, eta transmisioa oso zaila da.

Hala ere, ahalegin handia egiten ari dira beren hizkuntzari eusteko; eta, besteak beste, hizkuntza gutxitua duten herriekin harremanetan jartzen ari dira. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzeneko ezagutzeko.

Print Friendly, PDF & Email
12
May

Komunitate flamenkoaren delegazio batekin bildu da AEK-KORRIKA

Azken boladan, hainbat nazioarteko ordezkarirekin biltzen ari da AEK-KORRIKA, munduko hizkuntza gutxituen inguruan aritzeko. Aspaldi ez dela, Escola Valenciana eta kitxuaren aldeko Kichwa Otavalo Kultur Elkartearen aritu ginen, eta orain Bruselako flandestar komunitatearen delegazioarekin biltzeko aukera ere izan dugu.

Euskal Herrira etorri den ordezkaritza Brusela hiriburu-eskualdeko Assembly of the Flemish Community Commission-eko parlamentariek osatu dute. Batzarra AEK-ko Bilboko egoitzan egin zen, eta flamenkoak eta AEK-KORRIKAko ordezkariez gain, HABEko Jokin Azkuek ere hartu zuen parte.

Beraiekin landutako gaiak askotarikoak izan ziren: bi hiztun komunitateen ibilbide historikoa, soziolinguistika, irakaskuntza metodologia eta didaktika, hizkuntzaren babesa eta promozioa, eta KORRIKA, besteak beste. Ikasteko doakotasunaren gaia ere jarri genuen mahai gainean (Danimarkan, esaterako, doakoak dira hizkuntza-eskolak); eta, amaitzeko, elkarlanerako aukerak ere jorratu genituen.

Bilera amaitutakoan, flandestar talde txiki bat Lizardi AEK-ko A2 mailako eskola batean sartu ziren, eta ikasleekin hitz egiteko parada ere izan zuten.

Print Friendly, PDF & Email
15
Mar

Escola Valencianako ordezkariekin izan gara

Escola Valencianako (ordezkariekin bildu gara Andoainen, AEK eta KORRIKA zer diren, nola sortu ziren eta egungo jarduna zertan datzan azaltzeko.
 
Euskalgintzaren Kontseiluaren bitartez etorri dira Euskal Herrira valentziarrak, euskalgintzan aritzen garenokin bizipen eta sinergiak partekatzera.
 
Argazkian, Maria Nebot eta Andreu Carapuig i Fora (Escola Valenciana), eta Aitziber Balantzategi, Ane Elordi eta Tito Serrano (AEK-KORRIKA)
Print Friendly, PDF & Email
20
May

Bihar hasiko Ar Redadeg, KORRIKAren ahizpa bretoia

Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute. 

AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.

Artxiboko irudia

Print Friendly, PDF & Email
31
Mar

Nafarroan, KORRIKA, Festaroren eskutik!

"Batu dezagun euskara" (KORRIKA berezia) lana estreinako dute gaur, hilaren 31, gaueko 9:30ean, euren youtube kanalean.

Aurten ere, Festaroko lagunek KORRIKA "sinboliko" bat egin nahi izan dute Nafarroa osoan zehar; KORRIKAren lekukoa hartuta, zona bakoitzean euskararekin zerikusia duten erakundeak edo entitateak"KORRIKA" egiten jarri dituzte. Lekuko barruan mezu bat ere joan da, eta guri, AEK-kooi, hori idazteko aukera eman digute; egon adi!

Ikusi hemen

 

Print Friendly, PDF & Email
06
Apr

KORRIKA-AEK: Kultur sorkuntzarako BEKA

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

• Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

• Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.

• Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko zabaldu dira, eta proposamenak 2020ko urriaren eta 2021eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.

• Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2020ko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Bekaren oinarriak eta informazio gehiago www.korrika.eus webgunean. 

Print Friendly, PDF & Email
07
Feb

2020. urtean ere, KORRIKA nonahi

Euskararen aldeko ekimenaren 22. edizioa 2021. urtean izango bada ere, Europako hainbat tokitan Korrika oinarri hartuta sortu diren zenbait ekimenen txanda izango da aurten.

Egutegian, lehendabiziko hitzordua LA PASSEM da, okzitanieraren aldekoa. Apirilaren 30ean abiatuko da haren bigarren edizioa, eta maiatzaren 3an Angelura iritsiko da, Bokaletik Euskal Herrira sartu ostean.

Maiatzean, halaber, KORRIKAren “ahizpa” garrantzitsuena etorriko da: AR REDADEG, bretoieraren alde. Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da, lekuko, mezu sekretu eta guzti. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Maiatzaren 23an bukatuko da
Guingamp hirian, eta, ohi bezala, Euskal Herriko ordezkaritza ere han izango da. Izan ere, hainbat tokitan autobusak antolatzen dituzte hara joateko.

Geroxeago, maiatzeko azken igandean, SPROCHRENNER! ekimenaren ordua izango da, Alsazian. KORRIKAren ahizpa berri hau —aurtengoa lehen edizioa da— maiatzaren 31n abiatuko da, eta 340 kilometro egingo ditu: Alsazia hegoaldetik iparraldera zeharkatuko du, Bale herritik Wissembourgera.

Egutegian zehaztuta ez badago ere, galestarrek iragarri zuten aurten RAS YR IAITH ekitaldiaren hirugarren edizioa egingo dutela. Beraz, galesaren alde ere aterako dira errepidera.

Amaitzeko, 2018ko maiatzaren 5ean zabaldu zen Kemperreko adierazpena gogoratu nahi dugu, zeinetan EUROKORRIKA osatu zen, hizkuntzen aldeko lasterketen sare europarra, alegia. Hauexek sinatu zuten: KORRIKA (euskara), Euskal Herria: Correlingua (galiziera), Galizia; Correllengua (katalana), Katalunia; Course Lingua (okzitaniera), Aran Harana; La Pasem (okzitaniera), Biarno; Redadeg (bretoiera), Bretainia; Ras yr Iaith (galesa), Gales; Rith (irlandera), Irlanda; eta Sprochrenner (alemana), Alsazia.

Bizirauten espezialistak, bi buruko aktibistak, bihotzaren ilusionistak... bidera aterako gara,
herriz herri ibiliko gara, tokian tokiko hizkuntzen alde!”

(ZIRKORRIKA abestiaren pasarte egokitua)

Print Friendly, PDF & Email
06
Nov

21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, Rikardo Arregi Komunikazio sariko finalista

Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.

Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.

Mezua bidali This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.