Euskalgintza-Hizkuntza Politika (31)

Print Friendly, PDF & Email
02
Dec

Euskararen Eguneko Adierazpena: 2025a larrialditik indarraldirako bideari ekiteko urtea izango da

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten gizarte eragileen ordezkariak Martin Ugalde Kultur Parkean elkartu dira «Larrialditik indarraldira» izeneko Adierazpena irakurtzeko.

download.gifAzaroaren 9an, Kontseiluak, ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak babestuta, euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuen. Larunbateko agerraldian, urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu download.gifdute Kontseiluko bazkideek. Horretarako, lehen eginkizuna euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politiko eta sozialaren ardatzean jartzea dela azaldu dute. Bestalde, iazko azaroaren 4ko manifestazioaren ondoren adierazi bezala, euskararen normalizazioa berriro norantza egokian jarriko duen akordio sozio-politikoa bideratzeko erantzukizunean berretsi dira, eta adierazi dute 2025a urte garrantzitsua izango dela euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat.

Halaber, 2025eko abendurako mobilizazio sozial handi baterako deia egingo dutela iragarri dute. Azkenik, bide honen parte izatera gonbidatu dituzte herritarrak, erakundeak, agintariak eta eragile politiko eta sozial guztiak. Jarraian, Idurre Eskisabel Larrañaga Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurritako adierazpena. Ikusi hemen.

 

 

Gd24c8MWgAAgcBc  Gd24c9GW0AA0UJu

Print Friendly, PDF & Email
27
Nov

AEK-Korrikak bat egiten du EHEk deitutako manifestazioarekin

Euskaldunon aurkako oldarraldiaren eta faxismoaren gorakadaren aurrean eta Euskararen Errepublikaren alde manifestatzera deitu du Euskal Herrian Euskarazek, abenduaren 7an Durangon. 

AEKk atxikimendua adierazi dio agerraldiari, eta dei egin die AEKideei manifestazioan parte hartu dezaten.

Hitzordua dugu, beraz, abenduaren 7an, 18:00etan, Landako Gunean.

Euskara eroso bizitzeko, euskararen errepublika!

Print Friendly, PDF & Email
18
Nov

Azaroaren 22an Tokikom Sarien banaketan parte hartuko du AEKren Artezkaritza Kontseiluak

Toki komunikabideen erronkak aztergai izango dituzte Tokikom Sarien 8.edizioan Artikan. Sariak banatzeaz gain, Tokikomek aukera aprobetxatu nahi izan du sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua partekatzeko. Horretarako, hiru ponentzia mamitsu antolatu ditu, erronka horien artean kokatzen diren hiru gairen inguruan, eta AEKren Artezkaritza Kontseilua gonbidatu dute AEK: gure etxea prozesuaren berri eman dezan, AEKren berregituraketa interesgarria izan daitekeelako Tokikomeko hedabideentzat ere bai. Alegia, aniztasuna galdu gabe, toki komunikabide txikiz osatutako talde bat eraginkortasuna handitzeko hitzaldi praktikoa.

Ekitaldian, Lurdes Etxezarreta Artabek eta Xabi Gartzia Castellek parte hartuko dute. Tokikomeko hedabideetan elkarrizketa egin diete Etxezarretari eta Gartziari. Irakurri hemen.

HUHEZIko Jon Sarasuak Euskararen Gogoetaguneak egindako lanketaz, eta lanketa horretan hedabideei aitortzen dien paperaz jardungo du, eta ElDiario.es-eko fidelizazio arduradun Ramón Argelinak haien kidetza eta fidelizazio estrategiaz hitz egingo du. Egitaraua, hemen

Print Friendly, PDF & Email
15
Nov

Ipar Euskal Herriko larrialdi linguistikoari aurre egiteko neurriak proposatu ditugu Konfederazioak eta Kontseiluak

Gaur, azaroak 15, Baionan prentsaurrekoa egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak, Euskal Herri osoko eta Ipar Euskal Herriko euskararen aldeko gizarte eragile nagusiak batzen dituzten bi erakundeak, hurrenez hurren. AEKren izenean Ipar Euskal Herriko AEKren lehendakari Maider Heguyk eta Ihintz Oliden koordinatzaileak parte hartu dute.

Azaroaren 9an, European Language Equality Network (ELEN) erakundearen Batzar Orokorrak LARRIALDI LINGUISTIKOARI BURUZKO EBAZPENA onartu zuen Bilbon, aho batez.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri ditu aipatu ebazpenean onartutako adierazpenak. Ondoren, Sébastien Castet Euskal Konfederazioko kideak Ipar Euskal Herriko euskararen egoeran eta beharretan sakondu du. Euskalgintzaren Kontseiluaren webgunean Konfederazioaren oharra.

Print Friendly, PDF & Email
13
Nov

Eusko Jaurlaritzaren lehendakariarekin batu da Kontseilua

Gaur (azaroak 13) Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzaren lehendakariarekin, Ibone Bengoetxea Lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekin, Andoni Iturbe Kulturako sailburuordearekin eta Ion Muñoa Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin bilera egin dugu, Elkar Taldearen Adunako egoitzan. Euskalgintzaren Kontseilutik Idurre Eskisabel idazkari nagusia, Aize Otaño lehendakaria eta AEKko Artezkaritzako kidea, eta Joanmari Larrarte zuzendaritzakidea eta Elkar Fundazioko lehendakaria izan dira.

Kontseiluko ordezkariek euskara eta euskaldunen komunitatea larrialdi linguistikoan daudela adieraztera eraman dituzten arrazoien berri eman dute bileran.

Halaber, bi aldeak bat etorri dira momentu honetan euskararen normalizazio eta biziberritzeak dituen erronka handien inguruko diagnostikoan, baita horiei aurre egiteko ezinbestekoa zaiela erakundeen eta gizarte eragileen arteko elkarlana bultzatzea eta elkarlanean aritzea.

Print Friendly, PDF & Email
24
Oct

Errigora: Agerreko uzta, euskarari puzka

Abian da Errigoraren kanpaina! 

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eska daitezke saskiak (beltza, berdea edota gorria) errigora.eus webgunean, eta bide batez, euskarari ekarpen ederra egin.

Errigorari esker, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramanen dira, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginen zaio (saski bakoitzaren balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara -Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen-).

Ekarpen hori ezinbestekoa da zonaldeko ikastolentzat eta AEKren euskaltegientzat, baita sare publikoan D eredua sustatzeko dinamikentzat ere. Gainera, Agerraldia mugimenduaren iturburu eta sustengu ere bada; zonaldean euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko eta bere aldeko jarrerak indartzeko lan egiteko baliabideak eskaintzen dizkio.

Eman bultzada, euskarari puzka!  

Print Friendly, PDF & Email
15
May

Korrikatik Euskaraldira, herritarren bultzada euskararen aldeko politikei

Euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderka daitezen, aktibatuta segitzeko dei egin dute Euskalgintzako eragileek.

Euskalgintzako eragile nagusien ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean Baionan. Eguna eta lekua ez dira ausazkoak: KORRIKA bukatu zen toki berean egin dute, 2025eko Euskaraldia hasteko zehazki urtebete falta dela probestuz. Horrela, euskararen aldeko bi ekimen jendetsuenak aldarrikapenez lotu dituzte, hizkuntza-politiketan eta euskararen erabileran jauzi egiteko, bultzada herritar indartsua behar dugula erreibindikatuz.

Agerraldian izan dira euskararen aldeko 30 gizarte erakundetik gora batzen dituen Euskalgintzaren Kontseilua eta euskalgintzako eragile garrantzitsuenen ordezkariak, besteak beste, AEK, Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Konfederazioa, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Berria, Elhuyar, Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herrian Euskaraz, Maizpide Euskaltegia, Hezten Aisialdi Euskaltzalea, Karmel Aldizkaria, Konkolotx, Biga Bai, Mintzalasai eta Eusko Ikaskuntza.

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Ane Elordi AEK-KORRIKAko koordinatzaileak eta Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak adierazpen bateratu bat irakurri dute, eta besteak beste, honako mezuak zabaldu dituzte:

Idurre Eskisabel: “Herritarren bultzada ezinbestekoa da euskararen normalizazio eta biziberritzeak aurrera egingo badu, baina ez da aski. Euskararen normalizazioan aurrera egingo badugu ezinbestekoa da hizkuntza politiketan jauzi bat egin eta euskararen aldeko politika publiko sendoagoak indarrean jartzea”.

Ane Elordi: “Euskal hiztun izan edo ez izan, harro zabaldu dugu lau haizetara ekosistema bat eraiki behar dugula euskararen bueltan: euskal komunitatea, euskara ardatz duen komunitatea. Euskararentzat etorkizun hobea eraikitzeko adostasun zabala dugu”.

Irati Iciar: “Euskal Herri luze zabalean euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderkatzeko, gizarte aktibazioa eta herritarron indarra ezinbestekoak dira”.

ADIERAZPEN BATERATUA

Orain hilabete pasa, primadera hastearekin batera, milaka lagun bildu ginen hemen bertan, Baionako karriketan, Korrikaren azken urratsekin batera adierazteko euskararekin bat egiten dugula, euskaraz bat garela. Aurreko hamar egunetan beste hamarnaka mila lagunek kurritu zuten Euskal Herri osoa, asmo eta borondate berberez. Milaka lagun horien artean baziren euskaldun eta euskaltzaleak, baziren euskararen jabe ez izan arren hizkuntz berdintasunean sinesten dutenak… Herri harro bat ez ezik, gizarte adostasun zabal bat gorpuztu zen, euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde. Beste era batera esanda: euskararen normalizazioan aurrera egitea hizkuntz eskubideetan sakontzea denez, justizia soziala, gizarte kohesioa eta bizikidetza indartzearen alde.

Datorren urteko udaberrian, milaka herritarrek berriro ere adieraziko dute konpromiso bera: Euskaraldiarekin bat eginez euskaraz bizitzearen bizigarritasunean urrats bat emateaz gain, ale bat jarriko dute, erabileran indar eginez, euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde.

Dudarik gabe, herritarren borondatea eta bultzada ezinbestekoa da euskararen normalizazio eta biziberritzeak aurrera egingo badu. Baina ez da aski. Euskara hizkuntza minorizatua da, eta, horrenbestez, hiztun komunitate minorizatua gara euskaldunok. Pentsa, gauden hiri honetan bertan, Lapurdi osoan, Baxenafarroa, Zuberoa eta Nafarroa Garaiko eremu handienean bezala, euskarak ez dauka ofizialtasun estatusik, nor izateko gutxieneko zorurik.

Eta, jakina da, gaur egun, gurea bezalako testuinguruetan, politika publiko sendoak direla minorizazio egoerak zuzentzeko ezinbesteko bitartekoa. Hau da, euskararen normalizazio eta biziberritzean aurrera egingo bada ezinbestekoa dela hizkuntz politika sendoak indarrean jartzea. «Arrainak ura, eta euskarak ekosistema osoa», esan zuen Garazi Arrulak hementxe, Korrikaren azken mezuan. Eta segitu: «Hizkuntzaren dimentsio guztiak izan ditzan hiztunak, gizartearen arlo oro busti beharko du hizkuntza-politikak (…) Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara».

Esku artean dauzkagun erronkak alimalekoak dira. Oldarraldiaren agerpen hango eta hemengoak, batetik. Munduaren martxa azeleratuak hizkuntza minorizatuei zamatutako zailtasun berriak, bestetik. Ipar Euskal Herrian, adibidez, larrialdi linguistikoaren alarma joa dute jada, eta oroitarazi UNESCOk hizkuntzen erreprodukziorako ezarritako hiztun proportziotik behera direla. Hori zuzendu eta bideratzea da hizkuntz politiketan eman beharreko jauziaren oinarrietako bat.

Euskalgintza askotariko eta zabalak badu adostasunik honen inguruan: euskararen aldeko hizkuntz politikan jauzi bat behar dela erronka horiei erantzungo bazaie; politika publiko sendoagoak behar direla euskararen normalizazioan aurrera egingo bada. Korrika eta Euskaraldia lekuko, herritarren arnasa ere noranzko horretan dator. Baina arestian esan bezala, hori ez da aski. Arrulak hementxe aldarrikatu bezala, «hizkuntzaren auzia politikoa da, eta urgentziazkoa» Beraz, hemendik dei bat agintariei eta hizkuntz politiketan eragin indarra duten eragile politiko guztiei: aintzat har dezatela herritarren bultzada, eta eman ditzatela urrats sendoak euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde, eta, horrenbestez, hizkuntz berdintasunaren, justizia sozialaren, gizarte kohesioaren eta bizikidetzaren alde.

Olatu berri bat

Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara, euskara erdigunera ekartzeaz. 23. KORRIKAn, Euskal Herri harroa ikusi dugu; oztopo eta traba guztien gainetik euskararekin dugun konpromisoa aldarrikatu dugu. Harro adierazi dugu euskaraz bizi nahi dugula, bagarela nor eta euskarak ematen digula identitate hori, euskal komunitatearen parte egiten gaituela. Euskal hiztun izan ala ez, harro zabaldu dugu lau haizetara ekosistema bat eraiki behar dugula euskararen bueltan: euskal komunitatea, euskara ardatz duen komunitatea.

Euskararentzat etorkizun hobea eraikitzeko adostasun zabala dugu. Eta, aipatu bezala, premiazkoa da euskararen aldeko hizkuntza-politiketan jauzi egitea, euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde.

Euskal Herri harroaren aldarriari jarraiki, norabide horretan arraunean jarraituko dugu. Euskararen normalizazioa xede, esparru guztietan lan egiten jarraituko dugu, alegia, ezagutzan, erabileran eta sustapenean. Hizkuntza-politiketan eragiten segituko dugu, erakundeen erantzukizuna delako euskaraz bizitzeko hizkuntza-politikak ezartzea eta bermatzea. Jakina, euskalgintzaren adostasun zabalaren adierazle, elkarlanean jarraituko dugu bidea urratzen. Eta horren guztiaren isla dira KORRIKA eta Euskaraldia bezalako ekimenak. Xedetzat dugu euskararen erabileran eta sustapenean eragitea, eta garenaz eta egiten dugunaz harro gaudelako, elkarrekin eta elkarlanean jarraituko dugu euskarak lotzen gaituen Euskal Herri harroa eraikitzen.

Euskal Herri luze zabalean euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko aukerak eta baldintzak biderkatzeaz ari gara. Eta horretarako, gizarte aktibazioa eta herritarron indarra ezinbestekoak dira.

Euskararen erabilera erdigunean jarri eta urratsak egiteko tresna eraginkorra da Euskaraldia. Urtebete falta da laugarren edizioa hasteko, 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da, eta Euskaraldiak harro hartu du Korrikaren lekukoa; ehunka lagun buru eta bihotz ari dira lanean Euskaraldia bazter guztiak bustiko dituen olatua izan dadin. Edizio are eraginkorragoa izan dadin nahi dugu, jendeak euskaraz hitz egiteko leku eroso gehiago izan ditzan, kalean euskara gehiago entzun dadin, eta estres linguistikoa ahaztu dezagun 11 egunetan. Euskara biziberrituko bada, erabiliko dugulako izango da. Hiztun komunitateak euskararen alde egin dezakeen ekintzarik erradikalena euskaraz aritzea da; inertzien eta erresistentzien aurrean, korrontearen kontra, euskaraz aritzea. Euskararen aldeko politikei bultzada sendoena, inoren zain egon gabe, ahal bezainbeste euskaraz bizitzea da. Euskaraldian, milaka ahobizi eta belarriprestek gure hizkuntza ohiturak aldatuko ditugu, nork bere inertziak apurtuz, eta konfort eremuetatik mugituz.

Euskarak mugimendua behar du. Norbera dagoen tokitik mugituz, ingurukoak mugitzeko gai gara; eta elkarrekin mugituz, dena mugiarazteko gai. Euskarak mugimendu indartsu bat behar du, herriz herri eta auzoz auzo saretuko dena, eta Euskal Herri osoa artikulatuko duena. Euskarak nazio mailako ekimen masiboak behar ditu, denok batzen eta mugitzen gaituzten olatuak behar ditu, baita itsas korrontea sortuko duten aktibistak ere. Korrontea gizarte osoaren alde, denon alde jarri nahi dugu. Izan ere, aurrez esan bezala, euskararen normalizazioan eta biziberritzean aurrera egitea hizkuntz berdintasunean, justizia sozialean, gizarte kohesioan eta bizikidetzan sakontzea da. Honenbestez, segi dezagun aktibatuta, euskarari eta hizkuntza-politikei behar duten bultzada emateko.

Baionan, 2024ko maiatzaren 15ean

 

2024 05 15 07 42 15

Print Friendly, PDF & Email
05
Mar

Euskararen aurkako azken sententzien aurrean, langileen eta herritarren eskubideen alde elkarretaratzea deitu dute bihar

Euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko bihar, hilak 6, elkartaratzea egongo da Foru Jauregiaren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituztelako, euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela iritzita.

Euskara eskatzea soilik da “gehiegizkoa”

Beste behin, lanpostu publikoen % 100ean gaztelania derrigorrezkoa bada ere, epaileen arabera euskara eskatzea soilik da “gehiegizkoa”. Administrazio publikoan euskaldunon hizkuntza-eskubideak etengabe urratzen diren arren, lanpostu batzuetarako euskararen ezagutza ere eskatzea elebakarrekiko “diskriminatzailea” da. Eta derrigortasun indizearen interpretazio murriztaile honen bidez, kristalezko sabai bat ezartzen zaio euskararen normalizazio prozesuari, hizkuntza-berdintasuna hautsiz eta orain arte ezagutu dugun euskararen ofizialtasuna bera kolokan jarriz.

Sententzietan, epaileek baieztatzen dute Bizkaiko Foru Aldundian herritarren hizkuntza-eskubideak erabat bermatuta daudela, nahiz eta datuek kontrakoa erakusten duten. Izan ere, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasotako kexa ugariek aurkakoa adierazten dute: sail ezberdinetako arreta presentzialean zein telefonikoan euskaraz egiteko ezintasuna, gaztelaniaz hitz egitera behartzea, kartelak, gidak eta dokumentazioa soilik gaztelaniaz jartzea, herritarraren hizkuntza-hautua errespetatu gabe gaztelaniaz zuzentzea, eta abar luze. Hizkuntza-eskubideak, gainera, ez dira administrazioarekiko harreman hutsetara mugatzen, ezin baita ahaztu langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea.

Azkenik, azpimarratu behar da sententzia hauek lanpostuak egonkortzeko fasean dauden 227 langile kaltetzen dituela; beraz, oldarraldi judizialak herritarren eskubideei ez ezik langileen eskubideei ere kalte egiten die.

Elkarretaratzearekin bat egiteko deia

Euskalgintzaren Kontseiluak bere babesa adierazi dio Bizkaiko Foru Aldundiari euskararen normalizazio prozesuaren aurkako eraso honen aurrean helegitea jarri eta prozesua azken bururaino eramateko. Era berean, Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloa oinarri, sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak martxoaren 6an 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean (Kale Nagusia 25, Bilbo), eta parte hartzera deia egiten die hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten gizarte eragile, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako guztiei.

AEK-k ere bat egiten du deialdiarekin.

Azkenik, euskararen aldeko hizkuntza-politiketan jauzi bat egiteko akordio soziopolitiko zabal baten beharra eta norabide horretan lan egiteko konpromisoa azaldu du Kontseiluak.

Print Friendly, PDF & Email
26
Feb

Eskutik eskura kanpaina abian da!

Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra bidoiekin eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortekin. Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean!

Egin zure eskaria www.errigora.eus webgunean, eta eutsi gureari!

Olioaren prezioen eromena jasateko zaila izateaz gain, ulertzeko ere ez da erraza. Merkatu logika nagusiak agintzen du bazter guztietan. Ez da gaurkoa logika global hau. Azken hamarkadetan, ondorio adierazgarriak ekarri ditu nafar erdi eta hegoaldeko nekazaritzan ere, gainbehera larrian utziz. Urrun baino urrunago gaude herri bezala ditugun elikadura beharrak aseko lituzkeen ekoizpenetik.

Logika horrek guztiok harrapatzen gaitu. Errigoraren komunitatea ere bai, jakina! Bizi ditugun kontraesanak norbanakoarenak baino komunitatearenak direla sinetsita, onartu eta aurre egitea ere taldean egitea eraginkorragoa delakoan gaude.

Gure ibilbide luze-laburrak hori erakutsi digu. 10 urte bete-bete hauetan bestelako bideei ekiteko gaitasuna dugula. Hamargarrenez, ekoizlearen jatorrizko prezioan, euskaraz etiketatuta eta auzolanean ehundaka herritan gauzatu eta haziz joan den bestelako ekoizle-kontsumitzaile hartu-eman hauxe bera da erakusle argia.

Ikusi dugu gainera, ametsak egi bihurtzea posible dela eta duela urte batzuk asmo hutsak genituenak errealitate ukigarri ditugula honezkero. Eta ikusmiran baditugu amets berriak, atzera baino aurrera begira jarri garen udaberri bezpera honetan. Eutsi diezaiogun bada gureari, egin dugun, egiten ari garen eta egiteko dugun bideari. Gure zailtasun, ahal eta ametsen bideari.

Print Friendly, PDF & Email
20
Oct

Hezkuntza Lege berria hurrengo belaunaldiak euskalduntzeko berme eta giltza izan dadin arduraz jokatzeko deia alderdi politikoei

Gaur (urriak 20) agerraldia egin dute Donostian euskalgintzako eta hezkuntza komunitateko eragile garrantzitsuetarikoek, Hezkuntza Lege berriak hizkuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean irakurketa eta eskaera bateratua egiteko. Prentsaurrekoan izan da Aize Otaño Artezkaritza kidea, Euskalgintzaren Kontseilua, HEIZE, Hik Hasi, ELA, LAB, STEILAS, Elkar, Berria eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariekin batera.

Bertaratu ezin izan diren arren, agerraldiarekin bat egin dute EHIGEk, Euskaltzaleen Topaguneak, Artez-ek eta IKAk.

Eztabaidaren une kritiko honetan, alderdi politikoei eskatu diete iraganeko hizkuntza-ereduak atzera utzi eta Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko berme eta giltza izan dadila.

Xehetasun guztiak eta adierzpena Kontseiluaren webgunean.
Page 1 of 3

Mezua bidali This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.