Ikastaroak

Ikastaroak

Maila eta ordutegi guztiak Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

 Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, on line ikastaroak eskaintzen dizkizugu.

On line ikastaroak
iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa). Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabilita ematen ditugu.

Ikastaroak urrian hasiko dira eta ekainean amaitu.

Hona hemen,  hurrengo ikasturterako eskaintza:


Mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak eta
euskalduntzearen mailak:

  • A1
  • A2
  • B1 (1. maila)
  • B2 (2. maila)
  • C1 (3. maila)
  • C2 atarikoa (hobekuntza)
  • C2 (4.maila)

 B1, B2 eta C1. mailako (EGA) azterketak prestatzeko ikastaroak: 

  • 100 orduko iraupena izango dute  batzuek. Prezioa: 342 euro. Ikastaroak urtarrilean hasiko dira.
  • 190 orduko iraupena izango dute besteek. Prezioa: 617 euro. Urritik ekainera.

 Euskalduntzearen 4. maila (C2):

  •  Bi ikastaro paralelo izango dira:
    • 180 ordukoa (ikastaroak izan dezakeen balioa ordutara ekarrita) zehaztutako edukiak lantzeko eta 10 tutoretza saio ikasleko, norbanakoaren proiektua garatzeko.
    • Prezioa*: 180 orduko ikastaroa: 252 euro. Hamar tutoretza-saio ikasleko (zehatzagoa): norbanakoaren proiektua garatzeko: 282 euro (HABEk diruz lagundua). Guztira: 534 euro.

*Prezio eta eskaintza hau 4. mailan inoiz matrikulatuta egon ez direnei begirakoa da, ikastaro bietan eman behar dute izena nahiz eta proiektua bigarren urtean egin. Aurretik 4. mailan ibilitakoak balira, eskaintza eta prezioak kontsultatu.

Hobekuntza ikastaroa:

  •  Euskara maila hobetzeko 100 orduko ikastaroa (3. maila/C1 gaindituta dutenentzat). Urritik urtarrilera edo otsailetik ekainera (100 ordu): Prezioa: 342 euro.

 BOGA metodologian oinarritutako ikastaroak. Hasiera mailak (A1 eta A2):

  • Hasierako mailetarako A1, A2 BOGA ikastaroak ere eskainiko ditugu:
      • Mintza-saioak egin daitezke. Baina hasiera mailetan ez dugu aholkatzen. Aparte kontratatu behar dira. Ordu bat astero. Mintza-saio solteak: 41 euro ordua. Taldean 5 (pertsona gutxienez): 8 euro ordua.
      • eredua ikusteko: hemen
      • Hiruhileko bat: 218 euro. 72ordu. (urria abendua)
      • Bi hiruhileko: 436 euros. 144 ordu. (urria martxoa)
      • Hiru hiruhileko 654 euros.216 ordu. (urria ekaina)

Ikastaroen demoak hementxe saltsatzeko:

  • Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta ( bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak):

Ikastaroen ezaugarri orokorrak:

  • Erabat online. Tutore baten artapen jarraia eta jarraipen pertsonalizatua.
  • Tutoretza saioak 15ean behin (bideo eta audio konferentziaz)
  • Ordubeteko mintza-saioak astero SKYPE bidez.
  • Ebaluazio jarraia.

Betebehar teknikoak :

  • IKTeen oinarrizko erabilera. Webcam edota mikrofonoa. Interneterako konexioa.
  • Software librea edo doakoa erabiltzen dugunez, ikastaroaren bidez eskuratuko duzu beharrezkoa den bestelako softwarea.

Haberen azterketen informazioa:

Informazio gehiago:

Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskatzeko:

mezua bidali e-idazkaritza@aek.eus helbidera.
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639440615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

 

C2/4.maila online ikastaroaren inguruko informazioa hementxe duzu.

Online ikastaroak urrian hasi eta ekainean amaitu ohi dira. Ikastaro bat eta proiektua egin behar dira gero HABEren laugarren mailako azterketara aurkeztu ahal izateko:

Azterketak

Ikastaroa 180 ordukoa izan ohi da eta proiektua garatzeko 10 tutoretza-saio eskaintzen ditugu ikaslearekin hitzartutako egun eta orduetan guk proposatutako asteetan. Hori bai, SKYPE programaren bitartez.
Ikastaroan edukiak lantzen dira eta normalki hiru asteetako lana izan ohi da. Nahi dutenean egin dezakete epea dute amaitzeko.
Proiektua martxoa apirila aldera amaitua izan behar da normalki, 20.000 karaktereko lana da.

Ikastaroa gune honetan ematen dugu: Egela

 

Ikastaroen ereduak:

www.egela.aek.eus
ikastaroeroaren ereduak atalean ikusi ahal dituzue.
erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak.

Prezioa:

252 ikastaroa eta 282 tutoretzak.

Guztira 534 euro izango da.

Epe batean edo bitan ordain daiteke.
Irailaren 19a baino lehen matrikulatuz gero 3 epetan ordaintzeko aukera.
Bitan aukeratzen baduzu orain %60a eta urriaren amaieran falta den %40a.

Informazio gehiago:

www.egela.aek.eus

Matrikulatu nahi baduzue ohiko prozedurarekin hasiko gara; e-mailez egiten dugu dena. Bidali mezua eta zure datuak:

e-idazkaritza@aek.eus

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan

AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Maila guztiak!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 536 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
gernika@aek.eus

Hauek dira 2016/2017 ikasturteko Foruko barnetegiaren datak. AZKEN barnetegiak:


-Ekainaren 5etik 30era

 

 AEKn lan egin nahi?

 

AEK-k euskara irakasle  izateko oinarrizko              ikastaroa antolatu du.

Ikasturtean lau ikastaro antolatu ohi ditugu: 3 konbinatu, aurrez aurreko 5 saioekin eta 1 guztiz online dena.
Konbinatuak: irailetik urrira, azarotik abendura eta martxotik maiatzera.
Guztiz online: urtarriletik maiatzera

Hurrengo ikastaroa, 2017ko urtarriletik maiatzera. 

Matrikulazioa zabalik dugu!

Ikastaroaren ezaugarriak:
Formatua: dena online.Ikastaroaren hasiera eta amaiera data: urtarrilaren 16tik maiatzaren 26ra.

Online lana ondorengo helbidean: http://www.egela.aek.eus

Prezioa: 450 €

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.eus

Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak( jarri erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak). Bisitari bezala sartuta, bestela.
Matrikulazio epea: abenduaren 16ra arte.

 

Ikastaroaren matrikula:

Ikastaroetako partaideak AEKren beharren arabera onartuko dira.

Ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da emailez.

Lehentasuna izango dute gurekin lan egin nahi duten pertsonek, eta lan egiteko homologagarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGA izatea (edo baliokidea).

Onarpena jasotakoan ordainketa egin behar da eta matrikulazio prozesua amaitu.

Ordainagiria edo transferentziaren agiriaren kopia bidali behar da e-idazkaritza@aek.eus helbidera.

Ordainketa ez bada bidaltzen ez da matrikula aintzat hartuko eta onartuko.

BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia (B1-B2-C1) ARANTZAn (uztaila/abuztua) eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 505€

Uztailaren 3tik 16ra
Uztailaren 17tik 30era
Uztailaren 31tik 13ra
Abuztuaren 14tik 27ra
Abuztuaren 28tik irailaren 10era, Foruan

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia (A2) ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€

Uztailaren 17tik 30era
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago

EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia 14 egun (90 ordu). 505€

Abuztuaren 14tik 27ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino lehen 11 egun lehenago.

B2 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia ARANTZAn. 14 egun (90 ordu). 505€

Abuztuaren 28tik irailaren 10era

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Familia barnetegia. ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 480 €. Haurrak: 285 €

Uztailaren 3tik 14ra, Aduna/Foruan *
Uztailaren 17tik 28ra Forua/Adunan*
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra Zugarramurdi/Foruan*

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago
*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Areatzatik Izabara). 15 egun. 530€

Uztailaren 15tik 29ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Debatik Etxarri-Aranatzera). 15 egun. 530€

Uztailaren 29tik abuztuaren 12ra

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago

 

BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia 10 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 630€ / langabetuentzat: 545 €

Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31tik agorrilaren 11ra

Izena emateko azken eguna. barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Euskalduntze barnetegia 20 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1.197€ / langabetuentzat: 1035 €

Uztailaren 17tik agorrilaren 11ra (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 6 egun (42 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€

Uztailaren 24tik 29ra. Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

 

DESKONTUAK (Hegoaldean)

AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 637 200 100 // 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.eus

EZ DUZU AHAZTUKO!

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabea ere. Honako ikastaro hauek eskainiko ditugu, on-line, www.egela.aek.eus plataforman:

Euskalduntzearen mailak A1, A2, B1 (1. maila), B2 (2. maila), C1 (3.maila) edota C2 atarikoa (4. maila)- egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
Uztailaren 3tik irailaren 22ra (100 ordu). 342 €.

C2 atarikoa (hobekuntza ikastaroa).
Uztailaren 3tik irailaren 22ra (100 ordu). 342 €.

C2 azterketa prestatzeko ikastaroa. Irailaren 4tik 29ra (40 ordu). 205 €.

Hasierako mailetarako (A1, A2) BOGA ikastaroak. Hiru hilabete -uztailaren 3tik irailaren 29ra- 72 ordu. 218 euro

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:

- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- AEK edozein euskaltegira jota
- e-idazkaritza@aek.eus helbidera idatzita.

 

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MARTA ORTIZ ( B1-B2 maila, Bilboko Matxintxu AEK euskaltegian)
Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi nintzen. Hasieran bakarrik astean bitan joaten nintzen euskaltegira, Biribilko programaren barruan, dendarientzako eskolak. Geroago denbora luzatzea erabaki nuen eta egunero joaten naiz klasera ostiraletan izan ezik.
AEKn oso gustura nago giroa izugarria ...

Zuk Galdetu!

Ze pena, Sara! Hurrengo urtean egongo gara elkarrekin. Zaindu eta mila esker!!
Abadiño in Joomla Article
SARA de SALTERAIN
Tengo familia en Abadiño. Quiero y estoy aprendiendo euskera donde vivo en Montevideo Uruguay. Toda ...
Abadiño in Joomla Article