AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.
AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
Apirileko AIZU!
Ale honetan, Kepa Errastiri eta Nagore Rementeriari elkarrizketak.
Askotariko albisteak, komikiak, denbora-pasak, erreportajeak eta beste kontu ugari!
“Ez da hain fazila” gehigarria eta bilduma.
AIZU! aldizkariaren ataletako bat da, erdiko gehigarria, hain zuzen. Hainbat eduki biltzen ditu: "galde debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko (AEKren EUSKARATU zerbitzuak kudeatzen du), denbora-pasak, lehiaketak... Noizean behin, “Ez da hain fazila” bildumak argitaratzen ditugu, hainbat aldizkaritan kaleratutako edukiz osatuak.
HARREMANETARAKO
AZKEN BERRIAK
08
Api
Api
Apirileko AIZU! kalean!
Apirileko AIZU! kalean! Kepa Errastiri eta Nagore Rementeriari elkarrizketak; birgizarteratzeko bidea Baudonne etxaldean; euskal futbolarien arrastoa Argentinan; disko hegalaria, kirol; denbora-pasak; komikia... Opor ostea arintzeko, zer hoberik?…
05
Ots
Ots
Otsaileko AIZU! kalean!
Juan Luis Zabalari eta Amaia Aldairi elkarrizketak; Eva Forest Liburutopia; Altsasuko kintoak; Azterketak Euskaraz, Korrikak omendua eta 'Oihaletxea' dokumentaleko protagonista; Stephen King labur-labur... eta beste…
02
Urt
Urt
2024ko lehen AIZU!, kalean
Maite Arroitajauregi 'Mursego'-ri eta Julio Sotori elkarrizketak; 'Badon*' opera garaikidea; turistifikazioa Bilboko Alde Zaharrean; agoten kondaira gezurtatzen; Christopher Lee aktorearen bitxikeriak... Hori eta gehiago, urtarrileko…
11
Abe
Abe
Harrapatu aukera, euskara ikasle!
AIZU! ezagutu nahi? Gure aldizkariaren ale bat (2024ko urtarrilekoa) doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu hala nahi duen euskara ikasle orori. Horretarako, www.aizu.eus webgunera jo eta…