23. KORRIKA 23. KORRIKA
Print Friendly, PDF & Email
08
Api

Apirileko AIZU! kalean!

Apirileko AIZU! kalean! 
Kepa Errastiri eta Nagore Rementeriari elkarrizketak; birgizarteratzeko bidea Baudonne etxaldean; euskal futbolarien arrastoa Argentinan; disko hegalaria, kirol; denbora-pasak; komikia...
 
Opor ostea arintzeko, zer hoberik?

AEK-ko ikasleek doan jasoko dute euskaltegian, hilero bezala.
 
Print Friendly, PDF & Email
08
Api

Asteburuko barnetegiak maiatzean

Ikasturte honetan ere, AEK-k asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean. Maiatzean izango dira.

Izena eman eta ordaindu hemen: http://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/

Hona hemen datak eta informazioa:

Asteburuko barnetegiak Arantzan

  • B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, maiatzak 10, 11, 12. 184 euro.
  • A2.2 eta B1.1 mailetako barnetegia, maiatzak 17, 18, 19. 184 euro.

Hiri barnetegiak Iruñean

  • A2.2 eta B1.1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro (eskolak eta larunbateko bazkaria barne, lo egiteko tokia eta bestelako otorduak ikaslearen kontu).

Helburuak: ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izatea, larunbat osoa eta igandeko goiza euskaraz bizitzea (ahozkotasunari lehentasuna emanen diogu); hizkuntza erabiltzeko beldurrak ezagutzea, horiei buruz hausnartzea, eta aurre egiteko estrategiak ezagutzea.

  • B1.2-B2-C1 mailak. Maiatzak 25, 26. Iruñean. 102 euro (eskolak eta larunbateko bazkaria barne, lo egiteko tokia eta bestelako otorduak ikaslearen kontu).

Helburuak: larunbat osoa eta igande goiza euskaraz bizitzea, dinamika ezberdinen bidez euskaraz ongi pasatzea (ahozkotasunari lehentasuna emanen diogu); hizkuntzaren gure erabilera mailaz hausnartzea eta zailtasunak, beldurrak eta estrategiak identifikatzea; euskaldunak izateaz harro sentitzea.

Deskargatu informazio-orria HEMEN.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 948 274 160 // AEKren euskaltegietan

Asteburuko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu. Barnetegiei buruzko informazioa webgunearen atal honetan.

Print Friendly, PDF & Email
19
Mar

AEKn euskara irakasle izan nahi?

AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Hurrengo ikastaroaren informazioa:

Maiatzaren 3tik ekainaren 21era, online (jarduerak nahiz talde-saioak)
Matrikulazio epea: apirilaren 23ra arte
Prezioa: 530 euro

    • Talde-saioen datak, online:  maiatzak 3, 10, 17, 24 eta ekainaren 7a.
    • Talde-saioen ordutegia: 09:30etik 12:30era edo 16:00etaik 19:00etara, aukeran..
    • On-line lana: bataz besteko 2,5 ordu egunean.

Egin matrikula

Oharra: gerta daiteke ikastaroak lehenago betetzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 688 664 498 telefono zenbakira deitu
 
Print Friendly, PDF & Email
15
Mar

AHIZEko kideek gidatuta, Lanabes egitasmoa Arabako Enpresen foroan

Arabako enpresak euskarara gerturatzeko lanean jarraitzen du Lanabes egitasmoak, eta horren lekuko da martxoaren 11n Arabako Merkataritza Ganberan egin den Arabako Enpresen Foroa. Guztira 24 enpresek hartu dute parte bertan, eta horiek guztiek jaso dute lehen eskuko informazioa. Lurraldeko enpresetan zein eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko eskura dauzkaten tresnen inguruan hitz egin dute foroan, baina bertaratu diren kideentzako interes berezikoa izan da IRSE eta EDIREN enpresen solasaldia.

Horrela, Lanabes egitasmoaren babesarekin 2023ko irailean sortu zen Eskuara programa 50 langiletik gorako Arabako enpresetan euskara sustatzeko xedez ari da. Hain zuzen ere, Eskuara zerbitzuak eskaintzen duen doako aholkularitza jasotzen ari dira Irse eta EDIREN, eta horri esker ari dira hizkuntza irizpideak lantzen.

Arabako Enpresen Foroan azaldu ahal izan dute beren eskarmentutik zelako garrantzia duen enpresan euskara kudeatzen hastea.

Estitxu Sarachok EDIREN enpresaren izenean hitz egin du: “Lan giroa gaztelaniaz zegoen gure enpresan, baina belaunaldi berriek euskaraz hobe identifikatzen genuen elkar; garrantzitsua izan da lanketa egiten hastea”. Psikoterapiako kooperatiba bat da EDIREN, eta pertsonekin aritzen diren heinean hizkuntzak euren lan-tresnak direla esan du Sarachok. “Orain arte lan asko geneukan eginda, baina ordenatzea falta zitzaigun; eta orain hizkuntzak modu kontzientean erabiltzen hasteko bidea hasi dugu”. Dionez oinarri komun batzuk jartzeko lagundu die prozesu horrek.

Esku-hartze sozialen arloan aritzen den kooperatiba da Irse Araba, eta bertako ordezkari moduan hitz egin du Ane Agirrek. EDIREN kooperatiban gertatzen den moduan, orain arte hainbat eremutan euskarazko eskaintza bazeukaten, baina kontu puntualak ziren: “Euskara gure erakundean txertatu nahi genuen, baina modu ordenatuan egin nahi genuen”. Horregatik ari dira hizkuntza irizpideak lantzen Eskuara programarekin. Zerbitzuak orientazioa eskaini diela azaldu du, eta horrek berarekin ekarri duela lasaitasuna. Aurrera begira barrura begirako komunikazio asko aldatuko direla aurreikusi du, batez ere belaunaldi berriak elebidunak izango direlako, eta horrek “bilerak pixkanaka gehiago euskaraz” izatea ekarriko du. Hizkuntza irizpideen dokumentua lantzen ari dira eurak ere, eta etorkizunean ziurtagiriren bat lortzea espero du Agirrek.

Enpresetan halako lanketak egiteko, ordea, erakunde publikoek hainbat laguntza eskaintzen dituzte. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan elikatzen duten LANABES ekimenetik, esaterako, hizkuntza aholkularitza eskaintzen dute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere enpresetan euskara sustatzea helburu duten proiektuak finantzatzeko laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu Lanhitz programaren bidez. Arabako Enpresen Foroan elkartu diren 24 enpresetako ordezkariek horien inguruko xehetasun teknikoak jaso dituzte erakundeetako ordezkarien ahotik.

EUSKARAK ENPRESAN IZAN BEHAR DUEN LEKUA ZEHAZTEN
Arabako Enpresen Foroan esperientzia positiboak entzuteaz gain, lan egiteko tartea ere egon da. Zazpi taldetan banatu dira bertaratutako enpresak, eta denen artean hausnarketa egin dute adosteko Arabako enpresetan euskarak zein leku eduki beharko lukeen. Aurreko foroan hasi zuten lanketa hori, eta oraingo honetan jarraipena eman zaio orduan esandakoak osatuz. Horrez gain, Arabako enpresetan euskara txertatzeko adibide positiboak ere jaso nahi izan dituzte.

Print Friendly, PDF & Email
12
Mar

Enpatikonomia jardunaldia antolatzen ari da AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza

AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, besteak beste, Enpatikonomia jardunaldia antolatzen. Jardunaldi horietan, ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa sustatu nahi da. Talentuaren erronka eta lanaren zentzua izango dira 4. edizioko mintzagai nagusiak

Aurtengo jardunaldia martxoaren 15ean izango da Oiartzungo Zinealdean, goizeko 09:00etan hasita. Jardunaldiak lanaren zentzua eta talentuaren erronka izango ditu ardatz. XXI. mendeko enpresek duten arazo nagusietakoa bati helduko zaio, eta hitzaldiak, mahai-inguruak eta praktika onak baliatuz, talentua nola sortu, garatu, elikatu, eutsi, zaindu, erakarri… ikusi ahal izango da. Hizlarien artean izango dira Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon unibertsitateetako ikerlariak; GFA, SPRI, ADEGI eta Olatukoopen ordezkariak; Lanbide Heziketako irakasleak, gazteak eta sindikalistak; Bai Euskarari Elkartea, Erakidetuz lantaldea eta praktika onak azalduko dituzten enpresak: Fundiciones Aizpurua, ABB-Niessen, Salto eta Oreka IT.

Jardunaldia euskaraz izango da eta hain zuzen ere, euskara eta hizkuntzen kudeaketa egokia talentua erakartzeko eta zaintzeko tresna izan daitekeela azalduko dute, besteak beste (Ikus egitaraua). Jardunaldiaren amaieran, halaber, aitortza berezia egingo zaie euskara normalizatzeko era bateko edo besteko urratsak egin dituzten eskualdeko enpresei.

Bertaratu nahi baduzu, eman izena!

Jardunaldia streaming bidez ikusi ahal izango da EITBren laguntzarekin. Ikusi nahi baduzu, egin ezazu esteka honen bidez.

Jardunaldiaren aurretik, galdetegi digital anonimo bat sortu da lanbide heziketako ikasleek, langileek eta herritarrek, oro har, lanaren zein alderdi baloratzen duten gehien ezagutzeko. Galdetegia oso laburra da eta anonimoa da (Bete galdetegia).

Horretaz gain, talentuari eskainitako web atala sortu da Oarsoaldaren web gune nagusiaren barnean. Web horrek gaiari buruzko topaleku izan nahi du enpresentzat eta gaiari buruzko interesa duten banakoentzat; artikuluak, hausnarketak, lan akademikoak, liburuak, hitzaldiak, audioak, bideoak eta abar aurkitu ahal izango dituzte bertan. Nahi duen orok zabalik du bertan parte hartzeko aukera eta, hala, atal hori elikatzen laguntzekoa.

Azkenik, jardunaldiaren ondotik, apirilaren 19an, gaiari buruzko lan-ondoko bat antolatuko da. Gaiaren inguruan hizketan eta hausnarrean jarraitu nahi duten pertsona eta eragileei zabalik egongo da. Modu hurbilago eta informalago batean solasean aritzeko aukera emango du ekitaldiak eta eskualde honetarako ideiak, ildoak eta elkarlanak josteko aukera eman dezakeela sinetsita daude agentziako arduradunak. Ahize AEK-ko teknikariek dinamizatuko dute saioa.

Print Friendly, PDF & Email
05
Mar

Euskararen aurkako azken sententzien aurrean, langileen eta herritarren eskubideen alde elkarretaratzea deitu dute bihar

Euskararen aurkako oldarraldiari aurre egiteko bihar, hilak 6, elkartaratzea egongo da Foru Jauregiaren aurrean, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu dituztelako, euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela iritzita.

Euskara eskatzea soilik da “gehiegizkoa”

Beste behin, lanpostu publikoen % 100ean gaztelania derrigorrezkoa bada ere, epaileen arabera euskara eskatzea soilik da “gehiegizkoa”. Administrazio publikoan euskaldunon hizkuntza-eskubideak etengabe urratzen diren arren, lanpostu batzuetarako euskararen ezagutza ere eskatzea elebakarrekiko “diskriminatzailea” da. Eta derrigortasun indizearen interpretazio murriztaile honen bidez, kristalezko sabai bat ezartzen zaio euskararen normalizazio prozesuari, hizkuntza-berdintasuna hautsiz eta orain arte ezagutu dugun euskararen ofizialtasuna bera kolokan jarriz.

Sententzietan, epaileek baieztatzen dute Bizkaiko Foru Aldundian herritarren hizkuntza-eskubideak erabat bermatuta daudela, nahiz eta datuek kontrakoa erakusten duten. Izan ere, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jasotako kexa ugariek aurkakoa adierazten dute: sail ezberdinetako arreta presentzialean zein telefonikoan euskaraz egiteko ezintasuna, gaztelaniaz hitz egitera behartzea, kartelak, gidak eta dokumentazioa soilik gaztelaniaz jartzea, herritarraren hizkuntza-hautua errespetatu gabe gaztelaniaz zuzentzea, eta abar luze. Hizkuntza-eskubideak, gainera, ez dira administrazioarekiko harreman hutsetara mugatzen, ezin baita ahaztu langileek euskaraz lan egiteko duten eskubidea.

Azkenik, azpimarratu behar da sententzia hauek lanpostuak egonkortzeko fasean dauden 227 langile kaltetzen dituela; beraz, oldarraldi judizialak herritarren eskubideei ez ezik langileen eskubideei ere kalte egiten die.

Elkarretaratzearekin bat egiteko deia

Euskalgintzaren Kontseiluak bere babesa adierazi dio Bizkaiko Foru Aldundiari euskararen normalizazio prozesuaren aurkako eraso honen aurrean helegitea jarri eta prozesua azken bururaino eramateko. Era berean, Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloa oinarri, sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak martxoaren 6an 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean (Kale Nagusia 25, Bilbo), eta parte hartzera deia egiten die hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten gizarte eragile, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako guztiei.

AEK-k ere bat egiten du deialdiarekin.

Azkenik, euskararen aldeko hizkuntza-politiketan jauzi bat egiteko akordio soziopolitiko zabal baten beharra eta norabide horretan lan egiteko konpromisoa azaldu du Kontseiluak.

Print Friendly, PDF & Email
26
Ots

Eskutik eskura kanpaina abian da!

Bete etxeko despentsa urte guztirako Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra bidoiekin eta kontserba, pasta, arroz, lekale eta ardo sortekin. Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean!

Egin zure eskaria www.errigora.eus webgunean, eta eutsi gureari!

Olioaren prezioen eromena jasateko zaila izateaz gain, ulertzeko ere ez da erraza. Merkatu logika nagusiak agintzen du bazter guztietan. Ez da gaurkoa logika global hau. Azken hamarkadetan, ondorio adierazgarriak ekarri ditu nafar erdi eta hegoaldeko nekazaritzan ere, gainbehera larrian utziz. Urrun baino urrunago gaude herri bezala ditugun elikadura beharrak aseko lituzkeen ekoizpenetik.

Logika horrek guztiok harrapatzen gaitu. Errigoraren komunitatea ere bai, jakina! Bizi ditugun kontraesanak norbanakoarenak baino komunitatearenak direla sinetsita, onartu eta aurre egitea ere taldean egitea eraginkorragoa delakoan gaude.

Gure ibilbide luze-laburrak hori erakutsi digu. 10 urte bete-bete hauetan bestelako bideei ekiteko gaitasuna dugula. Hamargarrenez, ekoizlearen jatorrizko prezioan, euskaraz etiketatuta eta auzolanean ehundaka herritan gauzatu eta haziz joan den bestelako ekoizle-kontsumitzaile hartu-eman hauxe bera da erakusle argia.

Ikusi dugu gainera, ametsak egi bihurtzea posible dela eta duela urte batzuk asmo hutsak genituenak errealitate ukigarri ditugula honezkero. Eta ikusmiran baditugu amets berriak, atzera baino aurrera begira jarri garen udaberri bezpera honetan. Eutsi diezaiogun bada gureari, egin dugun, egiten ari garen eta egiteko dugun bideari. Gure zailtasun, ahal eta ametsen bideari.

Print Friendly, PDF & Email
25
Ots

Landueren III. online foroa

Ostegunean (otsailak 22) AHIZEren Landue egitasmoaren online foroa egin zen, eta euskara enpresetan sustatzeko dirulaguntzen berri eman zuten.

Durangaldeko 30etik gora eragilek, enpresek eta erakundek hartu dute parte bertan. Euskara Durangaldeko eremu sozioekonomikoan sustatzeko proiektua da Landue, eta 2023az geroztik arlo horretako informazioa partekatzeko foroak egiten ari da. Hitzorduan gai ugari landu ziren, baina enpresentzako interesekoena izan zena dirulaguntzen ingurukoa izan zen. Izan ere, enpresetan euskara sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzeko programak dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailak, eta erakunde bakoitzeko arduradun batek horien inguruko informazioa eskaini zuten. Aldundiko Nestor Atxikallende teknikariak azaldu zuenez, 20.000 euroko aurrekontua izan dute 2023ra arte, baina urte hartan aurreikusitakoaren bikoitza banatu zutenez, aurten partida hori 50.000 euroraino handitu dute. Iaz Bizkaiko 25 enpresei eman zieten laguntza ekonomikoa. Aldundiaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta martxoaren 15era arte dago horietara aurkezteko aukera.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.