AEKn, hainbat modu daude euskara ikasteko:
- Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak. Bilatu hurbilen daukazun AEK euskaltegia!
- Autoikaskuntza euskaltegian
- Online-ikastaroak
- Eredu konbinatua, aurrez aurreko eskolak eta lan ez presentziala uztartzen dituen sistema
- Bestalde, eskaintza xedeen arabera egokitzen dugu: kolektibo zehatzei begirakoak
- Uztailean, abuztuan eta irailean udako barnetegiak antolatzen ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan: euskalduntze-barnetegiak, familia-barnetegiak, mailak prestatzekoak... Udaberrian, asteburuko barnetegiak.
- Gainera, Foruko barnetegia urte osoan dago zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban
Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan eskolak goizez zein arratsaldez jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.
Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
BILATU ZURE AEK EUSKALTEGIA

- Araba
- Bizkaia
- Gipuzkoa
- Nafarroa
- Iparraldea
AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan
AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK: euskara eskolak eta zerbitzu gehiago!

AEKren Ahize Hizkuntza Aholkularitza Zerbitzuak enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
Neurrira eta beharrizanetara egokitutako euskara planak enpresa, erakunde zein administrazioan Euskararen erabilera areagotzeko planak: merkataritza eta ostalaritzan, Lanbide Heziketan, aisialdian, kirol elkarteetan, gazteen artean.
Motibazio- zein lidergo-saioak ere eskaintzen ditu: hitzaldiak, tailerrak…
Euskara-maila hobetu edota gehiagotan hitz egin nahi duenarentzat PRAKTIKATU zerbitzuaren mintzapraktika-programak daude: mintzalagun, gurasolagun... Jarduera zein tailerretan, euskarazko harreman-sare berriak sortzen dira. Hor ditugu kirola- eta natura-egitasmoa, irakurzale klubak, herrietako mintzodromoak... Hala, astero-astero, milaka lagun batzen dira euskara praktikatzeko eta euskaraz bizitzeko.
Programa guztiak doakoak dira. Edonork har dezake parte, bi baldintza betez gero: batetik, gutxienez 16 urte edukitzea; bestetik, euskara ikasten ari direnak B1 mailan edo hortik gora egotea.

EUSKARATU Zerbitzuaren bidez, itzulpen- eta zuzenketa-lanak egiten ditu AEKk. Itzulpen idatziak (gaztelania-euskera/ euskera-gaztelania) eta euskarazko testuen zuzenketa.

Euskarazko hedabideak estrategikoak dira euskararen hedapenean. Hala, AEKren AIZU! aldizkaria ere oso lagungarria da euskara lantzeko eta ikasteko. Erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburrak ditu, baita komikiak, denbora-pasak eta ariketa praktikoak ere.
Gomendagarria euskaldun ororentzat, eta laguntza bikaina ikasten ari direnentzat. AEKko ikasleek hilero jasotzen dute, doan.
KORRIKA ere AEKk antolatzen du. Bi urterik behin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen erraldoia euskararen aldeko ekitaldi jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
Euskararen aldeko kontzientzia pizteko eta euskaltegietako eguneroko lana indartze aldera dirua biltzeko egiten da.

ZER DA AEK?
AEKk euskararen normalizazioan dihardu, eta euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean.
AEKren xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea.











