Orrialde hau inprimatu

Zabalik 2022-2023 ikasturteko aurre-izen ematea!!

Elementu hau baloratu
(1 Boto)
Print Friendly, PDF & Email

Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- %5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2021/22- prezioetan aplikatzen da).
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 ยท 946 464 000

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Irakurri 14513 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 16 May 2022 08:33
Astelehena, 16 May 2022 02:11