Orrialde hau inprimatu

Omar Diop, euskara ikasle ohia, 'Hondar Ahoak' telesailan

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Irudian, Omar Diop Paseolagun taldeko beste bi kiderekin

Koldo Almandoz zuzendariaren Hondar Ahoak telesaila arrakasta handia izaten ari da. Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller-ak euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen du 4 ataletan.

Aktoreen artean, Omar Diop dago. Aktore moduan lan egin duen lehen aldia eta poz-pozik dago, esperientzia ederra izan da berarentzat.

Omar 14 urtegaz etorri zen Senegaletik Berriatura. Ondarroako AEKideek kontatu digutenez, jada Zubi Zahar Herri ikastolan zegoenean ezagutu zuten, gazte etorkinen laguntza-eskolekin; gero, AEK euskaltegian izena eman zuen eta egun, Berbalagun egitasmoan dabil. Astean behin, paseatzeko eta euskaraz praktikatzeko elkartzen da eskualdeko zenbait lagunekin.

Asteon, azken atala izango duzue ikusgai: asteazkenean, 22:30ean. Ez galdu (eta hasierako hiru kapituluak galdu badituzue, Nahieran aurkituko dituzue)!! Aupa Omar!! 

Irakurri 2231 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:45
Astelehena, 23 November 2020 11:14