Urtarrileko AIZU! kalean! Uxue Apaolazari eta Mattin Lerissari elkarrizketak; Usansolo, udalerri izateko bidean; Ibon Oregi, aparretan bizitzen; Helsinkira bisita; txotx denboraldia ate joka...
Eta beste hainbat kontu interesgarri urtea ongi hasteko!
Abenduko AIZU! kalean da. Gari eta Irantzu Lekueri elkarrizketak; Zumaiako flyscha; Durangoko 57. Azoka; Marcel Proust hitz gutxitan... Eta labean goxo-goxo ondutako beste hainbat kontu!
Harpidetza egin nahi? Sartu gure webgunean eta harrapatu aukera
472. zenbakian Gari abeslaria izango da protagonista nagusia, eta Hertzainaken kontzertuetarako 4 sarrera zozketatu ditugu harpidedunen artean
Azokan harpidetza egiten dutenek, prezio berezia ordaintzeaz gain, Zaldieroaren marrazkia duen poltsa jasoko dute opari
Zaldieroaren marrazkia daraman egutegia eskuratzeko aukera ere izango da Artekaleko 18.enean ipinitako standean
AEK-AIZU!k erakusmahaia jarriko du Durangoko Azokaren 57. edizioan. AEKren hainbat material didaktikoz gain, AIZU! aldizkariaren 472. zenbakia egongo da salgai bertan, inprentatik atera berria. Gari dakar azalean, musikari legazpiarra aukeratu baitugu elkarrizketa nagusiko protagonista izateko. Ez alferrik, berriki kaleratu baitu, Maldanbera taldearekin, bakarka egindako 27 urteko ibilbidea biltzen duen Zuzenean 2022 diskoa.
Halaber, Garik eman dio AIZU!ri zozketa egiteko aitzakia, aldizkariaren harpidedunen artean. Denon ahotan dagoenez, disko berria ez da Garik eskuartean duen proiektu bakarra: Hertzainak taldearen agurra izango diren kontzertuak ate joka dira eta, horren harira, AIZU!k bina sarrera zozkatuko ditu BECeko abenduaren 17ko eta Gasteizko urtarrilaren 6ko kontzertuetarako, bere harpidedun guztien artean. Beraz, Durangoko Azokan harpidetza egiteak ere zozketan parte hartzeko bide emango dio edonori, gainontzeko harpidedunekin batera. Harpidetza Azokan egiten duenak, gainera, prezio berezia ez ezik, oparia ere izango du oraingoan: Patxi Huarte Zaldieroak marrazturiko poltsa polit askoa. Harpidetzaz gain, aldizkariaren aurtengo ale solteak erosteko aukera ere egongo da Azokan bertan, AEK-AIZU!k Landako Gunean (Artekale, 18) jarriko duen standean. Ale soltea erosiz gero, erosleak poltsaren diseinu bera duen urteko egutegia jasoko du opari. Bestela, egutegia euro batean ere eskuratu ahal izango da.
Bestalde, Azokaz harago, aldizkaria bera ezagutarazteko kanpaina berezia ere egingo du AIZU!k abendu osoan zehar. Horretarako, Harrapatu aukera! lelopean, AIZU!ren ale bat (2023ko urtarrilekoa) doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu hala nahi duen euskara ikasle orori. Horretarako, www.aizu.eus webgunera jo eta aldizkaria paperean edo PDF formatuan jasotzeko eskaria egin beharko da. Horrela, euskara ikasleentzako beren-beregi egindako aldizkaria ezagutzen ez duenak bertatik bertara ezagutu ahal izango du AIZU!ren eskaintza.
Iaz, Durangoko Azokan bertan, 0 zenbakia aurkeztu genuen tokian, ospatu genuen berrogeigarren urtemuga, eta aurten bueltan gatoz: 40+1!
Fermin Muguruzari eta Ane Lindaneri elkarrizketak: Begoñako hilobiek ezkutatzen zutena; Europan barrena bizikletan; gerrako erbestearen oroitzapenak; Euskaraldia...
Udako oporren osteko lehen alea hemen da!!
Ane Pikazari eta Nextor Otañori elkarrizketak; Union Tutera; Ekhilur kooperatiba; 'A Clockwork Orange'-n 50 urteak; 22. Korrikaren abestia... Dagoeneko kioskoetan, eta gaurtik aurrera gure euskaltegietan. Baita aizu.eus webgunean ere.
Durangoko Azokaren 56. edizioko egitarauaren barruan, AIZU! aldizkariak hainbat lagun batu zituen mahai-inguruan, hizkuntza baten ikas prozesuan irakurketak duen garrantziaz hitz egiteko. AIZU! 40 urte euskara ikasleak hezten eta euskarazko irakurleak hazten lelopean jardun zuten Belen Rufz Aguayo euskara ikasleak, Maider Irurozki Artaxo irakasleak eta Gotzon Hermosilla kazetariak, AIZU!ko koordinatzaile Eñaut Mitxelena moderatzaile zutelarik.
AIZU! aldizkaria euskara ikasteko bidelagun egokia dela argi utzi zuten Irurozkik eta Rufzek. Lehenak azpimarratu zuen oso lagungarria dela irakasleentzat esku artean “material erreala” edukitzea eskolak prestatzerakoan, eta AIZU! bezalako aldizkari bat modu askotan erabil daitekeela, hori baita argitalpen honen beste ezaugarri bat, ariketak eta denbora-pasak dituelako. Rufzek, berriz, aldizkariak egiten duen zubi lana nabarmendu zuen, beste argitalpen batzuetara jotzeko beldurra kentzen laguntzen duelako: “Hau ulertzen badut, agian beste batzuk ere ulertuko ditudala pentsatuta, proba egiten duzu”.
Bestalde, hirurek baieztatu zuten AEKren aldizkariak euskal kultura ezagutzera emateko ere balio duela, “erreferentzia euskaldunak ematen dizkiolako irakurleari”. Halere, Hermosillak gaineratu zuen, ikasleentzat ez ezik, edozein irakurlerentzat balio duela ekarpen horrek, “euskal hiztunek ere batzuetan ez dituztelako euskal kulturako hainbat erreferente ezagutzen”.
Ordubeteko saioaren ostean, txaloaldi bero batekin bukatu zen mahai-ingurua. Bertaratu zirenek horrela eskertu zuten agertokian izan ziren partaideen ekarpena eta ikusleen artean egon ziren AIZU!ko sortzaile taldeko Iber Otsoaren eta Amaia Montorioren aspaldiko ekimena.
Argazkian, ezkerretik eskuinera, Irurozki, Hermosilla, Rufz eta Mitxelena.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt