Orrialde hau inprimatu

Jalgi Hadi sortu da!

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-KORRIKAk “Jalgi Hadi” proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da.

“Jalgi Hadi” izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, euskarari eta Korrikari buruzko ikus-entzunezko bat zabaltzeko eta sustatzeko; kanpainak martxoaren 17tik apirilaren 25era iraungo du, eta “Goteo” plataformaren bitartez bideratuko da. Horrez gain, prentsan eta sare sozialetan ere izango du isla.

Zalantzarik gabe, dokumental hori AEKren eta Korrikaren proiekturik anbiziotsuenetakoa izango da, eta, era berean, atzerrian gure leihoa zabaltzeko aukera paregabea berma diezaguke, Korrikaren izena munduan zabalduz. Izan ere, AEK-KORRIKAn argi dugu hamarkada honetan egiten ditugunak, edo ez ditugunak, euskararen etorkizuna markatuko dutela. Hausnartzeko eta eragiteko garaia da, eta dokumental hau, Korrika mundu zabalean ezagutarazteko ez ezik, horretarako tresna izatea nahi dugu.

Jarraitu Jalgi Hadiri sare sozialetan, eta egin zeuk ere ekarpena euskalgintzari!


Ekarpenak hemen: “Jalgi Hadi” Crowdfunding kanpaina

 

Irakurri 109 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 19 March 2025 08:49
Azteazkena, 19 March 2025 08:33