Orrialde hau inprimatu

Ikasturte honetan, Irakurle Kluba sortu du Donostiako AEK-k

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.

Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: azaroaren 18an, Babilonia (Joan Mari Irigoien); abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala).

Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak. 

Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.

471lib

Irakurri 2156 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 19 November 2024 10:52
Asteartea, 14 March 2023 02:31