Urritik ekainera, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro bereziak. Izan ere, barnetegia ez da udarako soilik; asko eta asko dira neguan eta udaberrian ikastaro trinkoak edo barnetegiak egiteko aprobetxatzen duten ikasleak.
Abenduko ikastaro trinkoak gaur (azaroak 25) hasi dira. Hurrengo ikastaroak:
Urtarrilaren 6tik 31ra
Otsailaren 3tik 28ra
Martxoaren 2tik 27ra
Martxoaren 30etik apirilaren 30era (apirilaren 13tik 17ra, oporraldia)
Maiatzaren 4tik 29ra
Ekainaren 1etik 26ra
Informazio gehiago/ izen-emateak: 94 625 35 96 - 673 200 100 / forua@aek.eus - gernika@aek.eus