Orrialde hau inprimatu

AEK harremanetan jarriko da hainbat eragilerekin, AEKren koordinatzaile nagusiaren arduran izan den aldaketa baliatuta

Elementu hau baloratu
(0 boto)

Berriki abian jarri den bilera-sortan, Mertxe Mugikak, koordinatzaile ohiak, eta Alizia Iribarrenek, arduradun berriak, parte hartuko dute, lurraldearen arabera lagunduko dituen Artezkaritza Kontseiluko beste kiderekin batera.

Hitzorduetan, lekuko aldaketaren berri emateaz gain, euskararen normalizazioaren gaineko irakurketa egingo da, eta AEK-k azpimarra jarriko du hizkuntza-politikarako dituen erronketan. Orain arte eragile hauekin egon dira: Euskarabidea, HPS, Elkar, UEMA, Behatokia eta Kontseilua, EHIGE, Ikastolen Elkartea, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia; Topagunea, LAB sindikatua, CCOO sindikatua...

Gaur, urtarrilak 24, CCOOko kide Garbiñe Doval eta Alfonso Riosekin egon dira.

iribarren mugika lab

Atzo, urtarrilak 22, LABeko kide Arantza Vazquez eta Amaia Aurrekoetxearekin egon ziren.

iribarren mugika topagunea

Urtarrilaren 15ean, Topaguneko ordezkariekin izan ziren.

iribarren mugika gfa

Urtarrilaren 8an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Garbi Mendizabal eta Gotzon Egiarekin bildu ziren.

iribarren mugika arabakoaldundia

Abenduaren 16an, Arabako Foru Aldundiko kide Lexuri Ugarte eta Jokin Larrañagarekin izan ziren AEKide Alizia Iribarren, Mertxe Mugika eta Aitziber Balantzategi.

iribarren mugika euskoikaskuntza

 

Abenduaren 12an Eusko Ikaskuntzako kide Arantza Cuesta, Iñaki Dorronsoro eta Josune Etxanizekin izan ziren.

iribarren mugika ikastolak

Abenduaren 5ean, Ikastolen Elkarteko arduradunekin egon ziren.

Iribarren mugika ehige

EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazekin.

 iribarren mujika behatokia kontseilua

Behatokiko eta Kontseiluko arduradunekin, Paul Bilbao eta Agurne Gaubeka, hurrenez hurren.

iribarren mujika uema

UEMAko Iraitz Lazkano (Elgetako alkatea eta UEMAko lehendakaria) eta Miren Segurolarekin (UEMAko koordinatzailea) egon ziren.

Iribarren Mugika euskarabideaa

Argazkian, Iribarren eta Mugikarekin batera, Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria (erdian). Bileran Xabi Gartzia Artezkaritza kidea ere egon da.

Mugika Iribarren HPS

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko arduradunekin ere egon dira: Bingen Zupiria eta Miren Dobaran. Ezkerretik eskuinera, Bingen Zupiria, Mertxe Mugika, Alizia Iribarren, Miren Dobaran eta AEKren Artezkaritza kide Iñaki Urkijo.

iribarren mujika elkar

 Iribarren eta Mujika, Elkarreko kideekin. Bileran Artezkaritza kide Oskar Elizburuk (eskuinetara) hartu zuen parte.

Irakurri 1363 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 24 Urtarrila 2020 11:15
Ostirala, 24 Urtarrila 2020 04:09