PRAKTIKATU

PRAKTIKATUn 2005etik daramagu mintzapraktika egitasmoak antolatzen, mintzalagun/berbalagun; euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak ere bai. Horretaz gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, udako ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.

MINTZATALDEAK

MINTZATALDEAK

Talde txikiak izaten dira eta parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz batu, beti lagun giroan.

IZENA EMAN

KULTURA eta ASIA

KULTURA eta AISIA

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko: hitzaldiak; irakurzale-klubak; sukaldaritza-eskulan-yoga edo dantza-tailerrak; kantulagunak...

Mintzodromoak ere egiten ditugu.

GURASOLAGUN

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

IZENA EMAN

KIROLA eta NATURA

KIROLA eta NATURA

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada, surfa, udako ibiltariak...

0
Herritan
0
Parte-hartzaile
0
Ekintzatik gora urtean

HARREMANETARAKO

Zure herrian, auzoan, elkartean edota lantokian mintzapraktika programak abiatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean egingo dugu.

Praktikatu
Txakur kalea 1, 4 • 48.005 BILBO 
Telefonoa: 618.574.466
Helbide elektronikoa: praktikatu@aek.eus
WEB: www.praktikatu.eus

PRAKTIKATU SAREAN

AZKEN BERRIAK

17
Ene
Euskara praktikatzeak abantailak ditu
AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan. Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek…
09
Ene
Delikako zirkuan orientazioa
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo…
08
Ene
2020ko erronka: euskaraz gehiagotan egitea
Urte berriarekin batera berriz zabaldu dugu mintzapraktika taldeetan parte hartzeko aukera. Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, hurbildu inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara, edota fitxa…
10
Dic
Iker Goñi: "Mintzalagun talde batean hasi denak, harremana hasieratik euskaraz egin du, eta hortaz jabetzea garrantzitsua da"
Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea.…

MINTZAPRAKTIKA HERRIETAN

Mapan klik egin zure herria bilatzeko

abantailak

PRAKTIKATUn parte hartzea dohainik da. Horretaz gain, bestelako abantailak ere badituzu:

AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro

BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.

ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.

GAZTEZULO  Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.

Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

HARMAILA Ikasturte osoko harpidetza 25 euroren truke.

Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto