Print this page

Euskara ikasleentzako bertsoa Jon Maiaren eskutik

Rate this item
(1 Vote)

Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO!

Euskara ikasleok, hemen duzue:

Milaka ikasle zuen etxetan
isolatuta zaudete
baina euskara ez da hustuko
nahiz eta gelak ez bete
zenbat ahalegin, zenbat denbora
zenbat amets, zenbat neke
Zenbat “baneki”, zenbat “bagina”
zenbat “ahal da”, ”baliteke”
Beste baldintza bat sartu zaigu
ez muga eta ez epe…
isolamendu oro
hizkuntzen azkena izan daiteke
baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke...
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete

Jon Maia

Doinua: Martxa baten lehen notak

Jarraian jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!

Aritz (Trapagaran)

Lorea (Iruñerriko AEK-ko irakaslea)

Rosa (Barakaldoko AEK-ko ikasle ohia)

Read 2509 times Last modified on Martes, 17 Marzo 2020 15:41
Lunes, 16 Marzo 2020 11:24