Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Ana Galarragari egindako elkarrizketa eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Behatokiko arduradun Agurne Gaubekari eta Jurgi Ekiza musikariari elkarrizketak; Arabako Lautadako elizetako horma-irudiak; Pantx Records, reggae eta ska doinuak zabaltzen; garraio publikoa Ipar Euskal Herrian; drogak munduan...
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!
Konfinamendu garaian ere irakurketa atsegina nahi? Euskara ikaslea bazara edo ez bazara, AIZU! aldizkaria irakurtzera animatzen zaitugu. Apirileko alean elkarrizketa interesgarriak Felix Zubia medikuarekin eta Lian muralgilearekin.
Askotariko albisteak eta erreportajeak: Hizkuntza lankidetza; Landa eramuko zaporea hiriaren bihotzean; Iruña-Veleian, lurrak hitz egiten jarraitzen du; AZIAtik bizia!...; komikiak, denbora-pasak, kultur nobedadeak...
Hori eta gehiago, apirileko AIZU! aldizkarian. Den-dena sarean! Deskargatu alea HEMENDIK.
Eta gogoan izan, aldizkariaren azken 67 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue.
OHARRA:
Martxoko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean, Bea Severri eta Iñaki Madariagari elkarrizketak; euskal mendiak eta ibaiak; org domeinua; lehenengo dendak...
Horrez gain, Asier Arroitaren abenturak Asian... Gehiago jakin nahi baduzu, lasai, AEK-ko ikaslea bazara, euskaltegian jasoko duzu ale bat doan. Bestela, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria edo egin harpidetza.
Hainbat eduki eguraldi kaxkarrari aurre egiteko!
AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean.
Ohi bezala, elkarrizketak (444. alean Francis Diez -Doctor Deseoko abeslaria- eta Almudena Cid -gimnasta-) eta askotariko gaiak jorratu dituzte: Egunean Behin app-a; hondakinik sortu gabe bizitzeko hautua; emakumeen etxeak; artistek sortutako gune eszenikoak Gasteizen... eta beste hamaika gai izan dituzte hizpide.
Albiste laburrak, denbora-pasak, AEK-ko ikasleen iritziak... eta gehiago, AIZU! aldizkarian.
On egin, lagunok!
Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe, Maisha MC musikaria, ere elkarrizketatu dute.
Erreportaje hauek jorratu dituzte: Garoña, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...
Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.
Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian.
Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean.
AEK-ko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota bihar -abenduak 5- hasiko den Durangoko Azokan!
Durangoko Azokan eskuratuz gero... gure zozketan parte hartuko duzue. Izan ere, harpidetza egin edota ale bat erosten duteneten artean ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.
441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...
Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.
On egin!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt