Ibiltaria

Izena emateko baldintzak


IBILTARIA BERTAN BEHERA UZTEKO ARRAZOIAK

Euskaraz Koop S (AEK) badu ibiltaria bertan behera uzteko eskubidea (adibidez, gutxieneko pertsona-kopurua bete ezean).

Ibiltaria bertan behera geratuz gero, izena emandakoei uztailaren 1a baino lehen jakinaraziko zaie. Matrikularen zenbatekoa ordainketa egiteko erabilitako txartel berean itzuliko da.

BAJAK ETA DIRUAREN ITZULKETA

Izena emanda dagoen pertsona batek ezin badu ibiltaria egin, aurreikusi gabeko arrazoiengatik, honela itzuliko zaio matrikularen zenbatekoa:

  • Baja ibiltaria hasteko 15 egun edo gehiago falta direla jakinarazten badu, ordaindutakoaren % 100 itzuliko zaio.
  • Baja ibiltaria hasteko 14 egun edo gutxiago falta direla jakinarazten badu, ordaindutakoaren % 75 itzuliko zaio.
  • Baja ibiltaria hasi ondoren jakinarazten badu, ez zaio dirua itzuliko.

Bajak tramitatzeko mezua bidali helbide honetara: nerea-i@aek.eus. Mezuaren gaian izen-ematean jasoko den Erreferentzia eta BAJA EMAN NAHI DUT jarrita.

ANTOLAKUNTZA

MATERIALA ETA HORNIDURA

Euskaraz Koop S (AEK) lo egiteko tokiez, janariaz eta parte-hartzaileen fardeleria garraiatzeaz arduratuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak bere ekipajea ekarri beharko du: motxila, lotarako zakua, mahai-tresnak... Norberari dagokio bere materiala ondo zaintzea.

OSASUNA

Alergiak eta intolerantziak aldez aurretik jakinarazi beharko dira. Parte-hartzaileentzako aholkua: Iparralde eta Hegoalde arteko muga administratiboa zeharkatuko bada, komenigarria da Europako Osasun Txartela (EOT) izatea (doakoa da).

ERANTZUKIZUNA

ISTRIPU ASEGURUA

Euskaraz Koop S (AEK) istripu-asegurua egingo die partaide guztiei, ondoko estaldurak barne hartuta:

  • Heriotza: 12.000 eurora bitarte.
  • Ezintasuna: 12.000 eurora bitarte.
  • Osasun-arloko laguntza: mugarik gabe.

Erantzukizun zibileko aseguru-poliza ere izango da

BEZEROAREN ARRETA

Ibiltariaren inguruan zalantza, kexa edo iradokizunik baduzu, bidali mezua helbide honetara: ibiltaria@aek.eus Nahiago baduzu, 630 14 81 59 telefono-zenbakira (Asier Arroita) dei dezakezu.


DATUEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak PRAKTIKA JARDUERAK fitxategian sartuko direla, zeinaren helburua den praktika-zerbitzuan izena ematen duten pertsonak kudeatzea. Fitxategia Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aitortua dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu. Fitxategiaren erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da, eta, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkaratze-eskubideak balia ditzakezu; horretarako, Txakur kalea 1, 4. 48005 Bilbo helbidera edo lopd@aek.eus posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NArekin edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera