04
Jui

Ekaineko AIZU! kalean!

Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak; Bakersfieldeko euskaldunak... www.aizu.eus
Horrez gain, Arteako Herriko Bentako proiektua ere ezagutzeko aukera ematen du, bertan bizi diren errefuxiatuen testigantzak eta euskararekin duten harremanari buruz jakin nahi baduzu, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria!
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!

Kirola eta Natura: ekaineko irteerak

PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak.

Hauexek dira:

  • Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu. Izena emateko azken eguna: ekainak 6.
  • Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara. Izena emateko azken eguna: ekainak 20.

Urduñan, "Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua" III. topaketa

 Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.

Udako berbalagun / mintzalagunak: udan ere, praktikatu eta bizi!

Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea.

Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun eta mintzalagun taldeak.

Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete FITXA HAU.

...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.

06
Mai

Maiatzean, eguzkia zeruan eta AIZU! berria kalean

Egun ederra, maiatzeko AIZU! kioskora heldu zaigun astelehen hau!

Iñaki Sotori eta Paula Estevezi elkarrizketak, Andetxako “Bizitzarako margoak”, Artsakh errepublikara bidaia, Ama Esnearen Euskal Bankua, 21. KORRIKA argazkitan...

Bestalde, hil honetako aleak ere badakar erreportaje berezi bat: migratzaileen harreraren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako “M5 Herrien arteko besarkada” ekimenaren ingurukoa.

Laster, AEKren euskaltegi guztietan eta kioskoetan. Eskura ezazue!

01
Avr

Klika! Gure erritmora, hemen da apirileko AIZU!

Kalean da apirileko AIZU! aldizkaria, prest KORRIKArako!

21. #KORRIKA atarian, Mad Muasel eta La Furia azalean; Ramon Olasagastiri elkarrizketa; Zorokiain, bertan behera utzitako herria berpizten; Minerva, gaurko aldizkaria antzinako inpentan; KORRIKAren hasiera eta amaiera egunak; bestelako liburutegiak...

Aizu!, egin #Klika! Zure / gure erritmora!

22
Nov

Amurrioko enpresa bitan euskararen normalizazio plana garatuko du Ahizek

Amurrioko Udalak eta bertako INDUSTRIA AUXILIAR ALAVESA SAU (Mubea-Inauxa) eta Amufer enpresek euskararen erabileraren normalizaziorako hitzarmena sinatu dute Ahize-AEKrekin. Proiektua bost hilabetez luzatuko da.

20
Nov

Eibarreko ikastetxeetako eusLiderrak esperientzia eta kitto! aldizkarian

Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza  EusLiderrak tailerrak eskaintzen.

01
Oct

Laudion euskaraz bizi!

Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin elkarlanean.

Kirola eta Natura: orientazioa Zugaztietan

Dakizuen bezala, Kirola eta Naturaren egitasmoaren barruan, 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa Mairuelegorreta kobazulora egin zuten. Bigarrena, Itxinara.

Hurrengo hitzordua, Zugaztietan (Trapagaran) izango dute, apirilaren 21ean. Bertan oinarrizko orientazio-arauen ikastaroa burutuko dute. Izena emateko HEMEN apirilaren 18a baino lehen.

04
Oct

'Galde debalde?' atala Telegramen

AIZU! aldizkariaren Galde debalde? atalaren edukiak asteazkenero argitaratzen dira AEKren Telegram kanalean: telegram.me/AEKeus

Galde debalde? Zalantzak argitzeko, AEK-k txoko hori eskaintzen du hilero AIZU! aldizkariaren 'Ez da hain fazila' erdiko gehigarriaren barruan. Asteazkenero, horko lagin bat ekartzen dugu gure telegram kanalera. Hona hemen, aste honetakoa:

GALDERA: Bikotekideak eta biok beti izaten dugu eztabaida bera erosketa-zerrenda egiteko orduan, neuk beti esaten baitut “okelik gabe gaude”. Berak dioenez, “okelarik gabe” da zuzena. Hala al da? Lagundu, mesedez, zoratzen ari naiz-eta!

Bada, sentitzen dugu, baina borroka hori galduta daukazu! Izan ere, berba okela baita; alegia, -a itsatsia darama. Beraz, deklinatzeko orduan ezin zaionez azkeneko hizki hori kendu, “okelarik gabe” zaudetela esan beharko diozu aurrerantzean. Bestetik, halako zalantzarik edukiz gero, beti daukazue hiztegira jotzea (Hiztegi Batura, esaterako), berbak -a itsatsia daraman egiaztatzeko. Horrela, azkarrago konponduko dituzue zeuen hizkuntz gatazkatxoak! Beste kontu bat da euskalki batzuek (gipuzkerak, bereziki) -a itsatsiak gal­tzeko duten joera bizia (gauz bat, hainbat pertsonen, industri handia...). Hori, baina, dialektologia da.

08
Mar

'Guztiok izan beharko genuke feminista' ikastetxe guztietara zabalduko dute

Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera euskaraz argitaratu du Hik Hasi egitasmo pedagokikoak. Lana Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaltzea dute helburu. Hori bai, edozeinen eskura dago sarean doan.

Plazara Goaz euskara elkarteak sustatu du itzulpena eta Euskaratuk, AEKren Itzulpengintza eta Zuzenketa zerbitzuak, itzuli du. Lorea Agirreren hitzaurrea dauka.

 

28
Avr

Nafarroako hegoaldeko ekoizle batzuen webguneak itzuliko ditugu

Nafarroako hegoaldeko produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari da, eta gero eta gehiagok egiten dugu bat gose hori asetzeko Errigora ekimenarekin. Hala, aliantza zein harreman berriak sortzen ari dira eta, euskararen normalizazioan aurrera egite aldera, laster barru euskaraz ikusiko ditugu ekoizleen webguneak. Horietako zenbait AEK-Kulturgintza Itzulpen Zerbitzuak ekarriko ditu euskarara; ondokoenak, kasu: María Jesús Kontserbak, Escolar Kontserbak, Olioaren Etxea eta Nuestra Señora del Rosario Upategiak.

25
Mar

Aisialdirako aukerak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: FAMILIA ARLOKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK


www.jolasparkeak.eus Euskal Herriko jolasguneen eta jolas parkeen bilduma

25
Mar

Hainbat gune

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: FAMILIA ARLOKO BALIABIDEAK ETA TRESNAK


http://eranafarroa.eus/ Filmak euskaraz, app-ak, marrazki bizidunak, jostailuak, musika, ipuinak, gomendatutako liburuak...

http://www.katalogoa.eus/ Euskarazko produktuen katalogoa

25
Mar

Aplikazioak, jolasak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: PRAKTIKATU ETA EUSKARAZ BIZITZEKO BALIABIDEAK


eguneanbehinEgunean behin. Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da.

25
Mar

Ikus-entzunezkoak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: PRAKTIKATU ETA EUSKARAZ BIZITZEKO BALIABIDEAK


podcasthttp://podcast.eus/ Elkarrizketak, mahainguruak...

https://www.argia.eus/multimedia Dokumentalak, film-laburrak, erreportajeak, elkarrizketak, bideo herrikoiak, ekitaldiak, solasaldiak, antzezlanak, web-telebistak...

azpitituluak.eus Webgune honetan topatuko dituzu 1000 filmen azpitituluak euskaraz. Bertan azalduta dago nola egin daitekeen filma euskarazko azpitituluekin ikusteko.

Francoren Bilobari Gutuna antzezlana: http://franco.eus/ https://www.youtube.com/watch?v=9jaJ5oWFi-o&t=124s

https://www.youtube.com/channel/UCdd3twx_l_llb-gAwMlNY-Q/featured Sumo txapelketen laburpenak euskaraz.

25
Mar

Egunkari, aldizkari eta Interneteko guneak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: PRAKTIKATU ETA EUSKARAZ BIZITZEKO BALIABIDEAK


berriaEgunkariak

Berria Euskarazko egunkaria

Hitza Hainbat eskualdetako tokiko informazioa: Busturialdea, Donostia, Goierri, Lea-Artibai eta Mutriku, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Leitzaldea, Urola Kosta.

Tokikom. com webgunean herri aldizkari askoren loturak aurkituko dituzue.

Aldizkariak

438azalaAIZU! AEKren aldizkaria. Euskara ikasleei zuzendua

https://ttap.eus/ Euskarazko lehen aldizkari digitala.

Argia Astekaria. Egunerokotasun handiko gaiak: gizartea, politika, kultura...

Habe HABEren aldizkaria. Euskara ikasleei zuzendua (sarean baino ez)

Gaztezulo Gazteei zuzendutako aldizkaria

Harmaila euskara eta kirola uztartzen dituen aldizkaria

Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkaria

Entzun! Musika aldizkaria (sarean baino ez)

The Balde Kultur aldizkaria

Hik hasi Hezkuntzari buruzko aldizkaria

Bertsolari Bertsolaritza aldizkaria

EKA (Euskaldunon Kontsumo aldizkaria)

Consumer Eroski Kontsumo aldizkaria

http://www.osagaiz.eus/ Osasun-zientzien aldizkaria.

Denbora-pasak eta komikiak

Luma (Hilabetekaria, denbora-pasak)

Xabiroi (komikia, Euska Herriko Ikastolen Konfederazioak sortua)

Interneteko albistegiak:

Sustatu

Zuzeu

Guneak

http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/ Egunero euskarazko hitz bat aukeratzen duen bloga

www.pagotxa.eus Zuk zeuk errazki egiteko moduko plater on-onak aurkituko dituzu hemen, pausoz pauso eta argi kontatuta, alferrikakorik batere gabe. Gal ez zaitezen, sukaldean goza dezazun.

https://apetitu-on-77.webself.net/eu/harrera errezetak biltzen dituen bloga

https://ahotsak.eus/ Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea

https://www.zinea.eus/ zinemaz aritzen den hedabide digitala

https://bertsoa.eus/ Bertsoa.eus bertsolaritzaren plaza digitala da: plazaz plazako jardunaren isla izango den interneteko proiektu integrala. Bertsolaritzaren sormen eta informazio edukiak eskaintzen ditugu, formatu eta euskarri ezberdinetan, zuzenean zein diferituan, ikus-entzunezkoei lehentasuna emanaz.

http://sortzaileak.eus/ Euskaraz aritzen diren sortzaileen katalogoa.

http://booktegi.eus/ Booktegi.eus-en, mota guztietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu.

https://www.liburubila.euskadi.eus/ Liburubila kultura-baliabideen bilatzailea da, Euskadiko Irakurketa Publikoko liburutegiek aukeratu eta eskura jartzen dituzten milaka liburutara, filmetara, dokumentutara, e-booketara… sarbidea eskaintzen duena.

http://ehu.eus/ehg/apalategia/ Euskal Literaturaren Apalategia. Atari honek XXI. mendean jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako liburuen zerrenda eskaintzen du, bakoitzari buruz datu batzuk emanez: generoa, argitaratze-urtea, argitaletxea, argitaletxearen herria edo hiria eta, parentesi artean, Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkariek liburuaren berri eman zuen data.

http://barretartia.eus/bloga/ umoreari buruz blog bat euskaraz

www.amaroa.eus Euskal mitologiaren ataria

http://euskargazki.blogariak.net/ Euskararen historiarekin zerikusia duten leku eta gauzen argazkiak.

Euskara ikasteko APPlikazioak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK


http://aditzak.com/ Euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.

euskara ikasi appEuskara ikasiz (1.go maila). HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.

Euskara ikasiz (2. maila). HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.

Deklinabideapp. Euskal deklinabidea lantzeko tresna.

Hitzen katapulta. Erabiltzaileak hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu  eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu.

Mintzatu. Euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Aplikazio honen bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.

Euskarazko aplikazioak batu eta sustatuko dituen webgunean gehiago aurkituko dituzue: Euskalapps.net

Zalantzak argitzeko guneak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK


Euskaratu, AEK-ren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua. E-postaz helarazitako zalantzak-eta argitzen dituzte eta gero, galdera egin duenari erantzun ez ezik, AIZU! aldizkariaren Galde Debalde atalean ere argitaratzen dituzte, guztiok zalantza horiek argitzeko aukera izan dezagun. Galderak-eta hona bidal ditzakezue: Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

Jagonet. Kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia egitekoa profesionalentzat. Zerbitzu honen bidez, hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzaindiaren erabakiak kontsulta daitezke: Gramatika, Onomastika/Toponimia, Lexikografia... Bilatzen duena aurkitzen ez badu, erabiltzaileak bere zalantza Euskaltzaindiari bidal diezaioke. Zerbitzu euskaraz eskaintzen da, izendegiak izan ezik (hauek gaztelaniaz eta frantsesez ere kontsulta daitezke).

Duda-muda. HAEEk herritarrei eta erkundeexuxeni doan eskaintzen dien kontsulta-zerbitzua da. Helburua. Administrazio- eta lege-arloko terminologian eta hizkeran sor daitezken zalantzak argitzen saiatzen da.

Xuxen. Euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen ditu, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean.

EIBZ. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa. Hizkuntza akatsak, kontsulta zerbitzua...

Liburuei dagokienez, Euskal Gramatika Osoa kontsulta liburuak (Ilari Zubiri & Entzi Zubiri. Didaktiker S.A.) euskaraz izan ditzakezuen zalantza guztiak modu ulerterraz batez argitu dizkizue. Argitalpen berrian Euskaltzaindiaren azken gomendio eta erabakiak aurkituko dituzue.

Baliabide bankuak eta euskara-ikasleei zuzendutako guneak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK


02 igogailua podcast bIkasbil. Euskara ikasten eta irakasten ari diren herritarrei zuzendutako HABEren web-ataria da. Bertan euskara ikasteko bidean lagungarri izango den eduki ugari daude eta egunero handitzen da bilduma hori.

Murgilduz: HABE-k sareratutako ikastaro hau berez B2 eta C1 mailarako gramatika ariketen bilduma da. Ikastaroa Internet bidez eta bakarka lan egiteko planteatua dago. Bertan, hiztegia, deklinabidea, aditzak eta abar lantzeko ariketak daude.Ikastaroan sartzeko lehenik erabiltzaile-kontua sortu behar da.

Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat. Ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko. Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN

10
Jan

Hiztegiak

EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK


Hiztegia.net: interneten hiztegiei buruzko informazio osatuena duen webgunea.

elhuyar hiztegiakEuskarazko hiztegiak

Hiztegi Batua. Hiztegia ez ezik, Euskaltzaindiaren arauak eta Jagonet zerbitzua ere kontsultatzeko aukera edukiko duzu.

Adorez Sinonimoen Hiztegia. Hitz berriak ikasteko eta zeure lexikoa aberasteko aproposa.

Euskara-gaztelania hiztegiak

Elhuyar. Euskaratik gaztelaniara eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugari eskaintzen ditu.

Euskalterm datu-basea. Batez ere itzultzaile profesionalentzako baliabidea bada ere, hitz teknikoak edota sintagma osoak kontsulatatzeko aukera ematen du. Frantses, ingeles eta latinezko kontsultak ere onartzen ditu.

Euskara-frantsesa hiztegia

Elhuyar hiztegia. Euskaratik frantsesera eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugariz hornitua.

euskaltermEuskalterm. Gogoratu Euskaltermek euskara-frantsesa eta alderantzizko kontsultak ere onartzen dituela.

Euskara-ingelesa hiztegia

Elhuyar hiztegia.

Morris hiztegia

Euskalterm

Bestelakoak

http://www.feuse.eus/hiztegia/ Farmazialariek euskaraz lan egiteko behar duten oinarrizko terminoak biltzen ditu FEUSE elkarteak sarean jarri duen Farmazia Hiztegia lan berriak.

Mezua bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt