Image

HIru ardatz ditu dinamikak:

Administrazioari begira eta eragileen inplikazioa

2021eko apirileko gutuna helaraziko diegu Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.

Eragileok, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Mota guztietako eragileekiko lan-ildo amankomun bat ere jorratzen ari gara, eragileek aurrerapauso gehiago emateko.

Image

AEK-k gutuna igorri die Euskal Herriko administrazio nagusiei...

... Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamikaren azken urrats gisa.

Duela 50 urte Rikardo Arregik idatzitako gutuna gogoan, AEK-k eskutitz bat helarazi die, datozen urteetan euskalduntze mugimendua sendotzeko garatu beharreko arloak zein diren adierazteko; halaber, hitzordu bana eskatu die, gogoetak partekatzeko.

Dinamika otsail erdialdean jarri zen abian, hainbat ardatz zituelarik, baina batik bat aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Martxoaren 28an Euskal Herriko 90 bat herritan ekitaldiak antolatu ondoren, agintari politikoengana jotzeko unea iritsi da orain. Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko; beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko, baldin eta jendarte euskalduna amets badugu. Horretarako, euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiez hornituta; alta, helburu hori bete ahal izateko, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari, ezinbestean.

Bide horretan, AEK-k nabarmendu nahi du EAEko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak orain gutxi Herri Ekimeneko Euskaltegi Sarearen finantzaketa egonkortzeko eman duen pausoa, baliagarria izango da-eta hurrengo urteetan sektorea indarberritzeko.

Hemendik aurrera, AEK-k abiapuntuko proposamena partekatuko du administrazio publiko guztiekin: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika Saila eta HABE, Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua eta Euskarabidea, eta Euskararen Erakunde Publikoa; AEKren ustez, unea iritsi da Helduen Euskalduntzea benetan normalizatzeko eta langintza horretan nahitaezko diren beste zenbait esparrutan ere eragiteko. AEK Euskal Herri osoan aritzen da, eta, hortik abiatuta, lanketa bateratu baten beharra aldarrikatzen du; era berean, lurralde bakoitzeko administrazio(ar)en errealitatea aintzat hartuta, orain arte egindako urratsak tartean, berariazko lanketa egin nahi du administrazio bakoitzarekin.

Bilera-sorta amaituta, AEK-k horien balorazioa egingo du, etorkizun hurbilean euskalduntze-mugimenduak zer-nolako baldintzak izan behar dituen lau haizeetara zabalduta.

martxoaren 28ko ekitaldiak

(deskargatu hemendik, irakurri hemen)

AEKren mezua.2021 03 28.EUS

Doinua: Natxo de Felipe
Hitzak: Xabier Amuriza

Deskargatu dokumentua hemendik

Audioa deskargatzeko: saguaren eskuineko botoiarekin klik egin (audioaren gainean) eta gorde audioa honela

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

Euskal Herrian euskaraz
Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada
bota dezagun demokrazia
zerri azkara
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe esaidazue
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna
pazientzia erre aurretik
behar duguna,
ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?
Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Egileak: Arima Berunez Ordain eta lagunak
Musika eta Hitzak: Arima Berunez Ordain

Deskargatu dokumentua hemendik

Audioa deskargatzeko: saguaren eskuineko botoiarekin klik egin (audioaren gainean) eta gorde audioa honela

lekukoa mingainean logoa

Sistema honetatik gero,
nik ez dut deus (ere) espero
dena pikutara doa hola segiz gero
nahiz (ta) ez naizen ero,
hau alda nahian edo
euskaltegira noa ni egunero.

Balio dit rapean aritzeko
itxuran dudan
ez gelditzeko
liburuen mugan
nola zugan eragiteko
esperantza dudan
balio dit esateko
zenbat maite zaitudan
ta sartzeko
tente ditudala buru ta lepo
udaletxean paperak euskaraz eskatzeko
"natzaio" eta "zatzaizkit" entenditzeko
haserrez lepo
banago gorotza txiokatzeko.

Nere moduko
hainbaten berri zuk izan orduko
izena emateari ezin egingo uko.

Heldu albora
ta gure droga
zuk proba
euskara hartzen baduzu ez zara damutuko.

KORRIKA ez da helduko karriketara,
baina altxa eskuak ta batu festara
lekukoa mingainean ibiliko gara.
Bultza euskaltegiak ta bultza euskara!

Gogorra eguneroko lana
Ulertu nahi ditut zure laztanak
bizitakoa erakutsi,
Matematika gorenak
Ondokoari irakatsi.

Aurrera bestela zainak zuri
espazioan bakarrik Gargarin Yuri
ta ez, ez da hola
unibertsoak sortzen nago
Mike Mignola.

Barrak eta kodeak
ez gara barra kodeak,
jakitun egin gaitu gure goseak
idatzi egin ditut nire ideiak
betirako.

Papera arroben artean
eskutitz bat bi mila ta hogeita batean
Dary Dary
Bat korrika bi korrika
Milaka korrikalari.

KORRIKA ez da helduko karriketara,
baina altxa eskuak ta batu festara
lekukoa mingainean ibiliko gara.
Bultza euskaltegiak ta bultza euskara!

Martxoaren 28ko ekitaldiak

Mezua

(deskargatu hemendik, irakurri hemen)

AEKren mezua.2021 03 28.EUS

ESKERRIK ASKO ZUEN BULTZADAGATIK!

Argazki guztiak deskargatzeko moduan, gure flickr kontuan

Egilea: AEK

Gurekin...bultzaegin dute...

Image

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.