Orrialde hau inprimatu

Zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak, euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin (azentua, intonazioa, euskal doinua...) esperimentatzeko laborategia jarriko dute martxan. Saioak aurrez aurrekoak izango dira Oihaneder-en eta izena emateko epea dagoeneko irekita dago hemen; martxoaren 12ra arte. BETETA!!!

Egitaraua: 

  • Mahaingurua (otsailak 24). Euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzungo ditugu: Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate.
  • Hiru saio trinko larunbat goizetan (martxoak 13 /27 eta apirilak 17):
    • Lehenik gaiari lotutako adituen ekarpena jasoko da: Lourdes Oñederra, Oroitz Jauregi, Kike Amonarriz eta Julia Marin;
    • Ondoren esperimentatzeari ekingo zaio laborategian: bideratzaile izango ditugu Imanol Miranda, Jon Sanchez eta Alba Fernandez.

Laguntzaileak: AEK eta IKA euskaltegiak

Irakurri 1930 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 15 February 2021 09:37
Asteartea, 26 January 2021 09:56