Orrialde hau inprimatu

Puntueus fundazioak eta Oiartzungo Udalak hitzarmen aitzindaria sinatu dute, euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzeko (AHIZE-AEKren ekarpena)

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Oiartzungo entitateei PuntuEus domeinua zabaltzeko erraztasunak emango dizkiete. Hitzarmenaren helburua herriko entitateen ingurune digitalean euskararen presentzia handitzea izango da. Horretarako, egungo egoera aztertuko da eta egoera ezagutu ondoren, euskararen erabilera handitzeko ekintzak planteatuko dira.

Hitzarmen hau sortu da AHIZE-AEK-k kudeatzen duen LANIN proiektuaren barruan. Izan ere, AHIZE-AEK Hizkuntza Aholkularitza euskara planak sustatzeko aholkularitza eta normalizazio zerbitzua eskaintzen ari da Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetan. Udalak Lanin egitasmoa jarri zuen martxan duela urte batzuk, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan euskararen erabilera handitzeko. AHIZE-AEK Lanin egitasmoaren garapenean ari da, eta oso pozgarria izan da testuinguru horretan, gure ekarpen eta bultzadaz urrats aitzindari hori ematea.

Irakurri 2064 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 26 November 2020 07:08
Osteguna, 26 November 2020 06:28