Orrialde hau inprimatu

Primeran B2 materiala: bigarren eskuliburua kalean!

Elementu hau baloratu
(1 Boto)
Print Friendly, PDF & Email

HABEk, ELKAR-ek eta AEK-k Primeran B2.2 material didaktikoa plazaratu dute. Honekin Primeran B2 maila egitasmoaren osagai guztiak ikasle eta irakasleen esku jarri ditugu. Izan ere, Primeran B2.1, lehendabiziko liburuxka, 2020ko irailean kaleratu zen.

Ezaugarri berezia du Primeran B2.2 materialak: jardun biko taldeentzat pentsatutako materiala da, aurrez aurreko talde arruntetan ere erabil daitekeena. Izan ere, ikasgelan  eta ikasgelatik kanpora gauza daiteke, taldean zein bakarka.10 ikasunitate ditu eta horietako bakoitzak 10 ikastordurako jarduerak eskaintzen ditu.

Ikaslearen liburua da PRIMERAN! B2ren euskarri nagusia. Ikus-entzunezkoen transkripzioak eta erantzun-orriak jasotzen ditu, baita landutako edukien aurkibide zehatza ere. Baliabide eta osagarri guztiak www.primeranb2.ikasbil.eus atarian daude eskuragarri:

Informazio gehiago hemen

Materialaren aurkezpena

Primeran! B2 materialaren berri emateko bi saio eskainiko dira: bata otsailaren 12an eta bestea 19an, eguerdiko 12etan.. AEKren Didaktika taldeko kide eta materialaren egile Maider Barandiaranek eta Aitor Ogizak aurkeztuko dute lana. Ordubete iraungo dute.

Aurretiaz izena eman behar da.

Irakurri 2715 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 11 February 2021 09:58
Azteazkena, 10 February 2021 10:33