Orrialde hau inprimatu

Apiriletik aurrera, online ikastaro berriak

Elementu hau baloratu
(2 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izan ere, apiriletik aurrera, ikastaro berriak jarriko ditugu martxan. Online-ikastaroek iraupen zehatza dute; bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea, ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea oinarri ematen ditugu www.egela.aek.eus helbidean.

OHARRA: Ikastaro gehienak beteta. Itxaron zerrendan sartzeko; baita hurrengo ikastaroen berri izateko, bete ondorengo galdetegia.

Apirileko ikastaroen hasiera data eta amaiera data: 2023-04-17tik 2023-06-30era
Matrikulatzeko azken eguna: martxoaren 24a.

Matrikulazioa HEMEN.
Oharra: Datuak bete eta ordaindu eta gero, e-postara kopia bat iritsiko zaizue eta balitekeela spametara joatea. Beraz, begiratu karpeta hori, mesedez. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan gurekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

IKASTARO BERRIAK

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak
Apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 317 euro

C2 maila
Urritik urtarrilera, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 390 euro

B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa

Apirilean eta irailean. 25 ordu. B2 eta C1, 106 euro. C2, 189 euro.

C2 atarikoa; C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Bi aukera: urtarriletik martxora edo uztailetik irailera. (75 ordu). 317 euro

Boga metodologian oinarritutako ikastaroak. Euskara Internet bidez, zure erritmoan, ikasteko sistema multimedia.
Hiruhileko bat: 249 euro. 72 ordu. Urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
Bi hiruhileko: 490 euro. 144 ordu. (urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
Hiru hiruhileko: 720 euro. 216 ordu.

Oinarrizko itzulpengintzan trebatzeko ikastaroa
Hiru aukera: urtarriletik otsailera, apiriletik ekainera edo irailean. 30 ordu. 276 euro


 ONLINE IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.

Irakurri 5508 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 28 March 2023 09:23
Astelehena, 06 February 2023 10:40