Orrialde hau inprimatu

Mintzodromo birtuala otsailaren 28an

Elementu hau baloratu
(0 boto)

Online ikastaroetan, euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn, munduan zehar zein Euskal Herrian. Hauek guztiak harremanetan jartzeko otsailaren 28an, E-uskaltegian -AEKren euskaltegi birtualean- mintzodromoa egingo dugu.

Mintzodromo honek arruntaren ezaugarri berberak izango ditu (talde txikietan hitz egingo dute gai zehatzen arabera, partaideak taldez talde aldatuko dira, dinamizatzaile bana egongo da taldeetan...) baina online burutuko da.

Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira: sare sozialak; euskararen aldeko ekimenak; eta oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai. Parte hartu nahi baduzue, aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen otsailaren 24a baino lehen. Izena emateko sakatu hemen.

Online ikastaroetako ikasleez gain, aurrez aurreko eskoletako euskara ikasleak, irakasleak, herritarrak eta abar parte hartzera gonbidatuta daude.

AEKn, euskara praktikoa!!

Irakurri 1129 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 18 Otsaila 2020 10:09
Asteartea, 18 Otsaila 2020 10:04