Martxoaren 6ra arte, udako barnetegia %25 merkeago AEK-ko ikasleentzat!

Elementu hau baloratu
(0 boto)

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 3tik martxoaren 6ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere,  bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu.

Barnetegietako datak hemen.

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

*AEK-ko ikasleentzat soilik (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2019/2020 ikasturtean,  AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean).

Irakurri 1617 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 04 Otsaila 2020 12:35
Astelehena, 03 Otsaila 2020 08:01

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt