Orrialde hau inprimatu

"Igogailua", podcast bidezko fikziozko saila

Elementu hau baloratu
(1 Boto)

Sail honetan topatuko dituzu Igogailua fikziozko sailaren kapitulu guztiak.

Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN

 Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat.Gidoia eta edizioa: Hiru Damatxo. Ahotsak: Nerea Arriola eta Nerea Aranburu aktoreak

02 IGOGAILUA podcast B

IGOGAILUA: 1. KAPITULUA

"...Une horretan, igogailuak zarata handia aterako du.

Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den..."

IGOGAILUA luzezka 1


 

IGOGAILUA: 2. KAPITULUA

"Ez dela izango erraza? Zer esan nahi duzu?


- Gauza bat ulertu behar duzu: igogailu bat ez gora ez behera geratzen denean,
denbora behar izaten da konpontzeko."

IGOGAILUA luzezka 2

 

 IGOGAILUA: 3. KAPITULUA

"Zenbat denbora daramat dagoeneko lau horma hauen artean? Uste dut
zorabiatu egingo naizela…
- Prest zaude?
- Indarrik gabe nago, arnasa hartzea gero eta gehiago kostatzen zait…"

IGOGAILUA luzezka 3

 

IGOGAILUA: 4. KAPITULUA

"-Mesedez, utzidazu une batez ateratzen, eta zin degizut gero hona itzuliko
naizela. Ez al zara nitaz errukitzen?
-Futitzen naiz.
-Zer?"

IGOGAILUA luzezka 4

 

IGOGAILUA: 5. KAPITULUA

"-Dena dela, lasai. Hemendik ateratzea lortzen duzunean, neronek esango dizut
naizen. Baina aurretik galdera bati erantzun beharko diozu. Prest zaude?
- Zer erremedio?
-Hona: nork idatzi du 2019ko Korrikaren lekuko barruko mezua?"

IGOGAILUA luzezka 5


Ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko.


Esan bezala, entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN
Irakurri 11034 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 16 Martxoa 2020 09:02
Osteguna, 12 Martxoa 2020 23:59