Orrialde hau inprimatu

Igo Bolumena! jardunaldia atzo Barakaldon

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Atzo, abenduak 2, Igo Bolumena! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldia izan zen, AEKren Hizkuntza aholkularitza AHIZEren eskutik. Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, 130 bat lagun elkartu ginen.

Streaming bidez emititu zen. Ikusi nahi duenak hemen dauka osorik.

Jardunaldian, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortutako Damolat ikas-unitatea (gazteei zuzenduta) ere aurkeztu eta banatu zen. Webgune honetatik deskargatu daiteke, hemendik. AEK-AIZU!k Landako Gunean (Goienkale, 23) izango duen standean ere paperean eskuratu ahal izango da (ale batzuk egongo dira).

Eskerrik asko parte hartu zenuten hizlari eta lagun guztioi!



Irakurri 4241 aldiz Azken aldaketak Osteguna, 09 December 2021 11:10
Ostirala, 03 December 2021 11:37