Orrialde hau inprimatu

Grabazio-lehiaketa: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”

Elementu hau baloratu
(0 boto)

Inoiz egon zara barnetegiren batean? Oroitzapen polit piloa izango dituzu, ezta? Bada, orain duzu horretaz profitatzeko aukera!

Barnetegiko zure oroitzapenik maiteena zein den konta iezaguzu grabaketa batean, audioz zein bideoz, eta bidal iezaguzu. Kontakizunik onena sarituko dugu bi lagunentzako bi eguneko egonaldi batekin, Zugarramurdiko Graxiana aterpetxean eta motxila!

Lehiaketan barnetegiren batean izan den edonork parte har dezake, parte hartzea guztiz irekia baita.

Pasadizoak ezaugarri hauek eduki behar ditu:

  • Gehienez, minutu bateko grabazioa izan behar du.
  • Zure ahotsa entzun nahi dugu; beraz, audio edo bideo bidez egin dezakezu (telefonoa erabil dezakezu).
  • Bidali Whatsapp edo Telegram bitartez 630 47 74 00 telefono-zenbakira edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora
  • Audioak maiatzaren 24ra arte bidal ditzakezu.
  • Goiko galdera erantzun behar duzue: “Barnetegitik, zein da zure oroitzapenik maiteena?”.
Irakurri 1658 aldiz
Larunbata, 21 Martxoa 2020 15:38