Orrialde hau inprimatu

EUSKARAZ KOOP. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin du.

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Eguna 2020ko uztailaren 3a.

Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean. Bigarren deialdia: 10:00etan.

GAI ZERRENDA

Lehena.- Aktak onartzeko bi bazkide izendatzea.

Bigarrena.- 2019-2020 ikasturteko Kudeaketa planaren betetze maila eta 2020-2021 ikasturterako ildo nagusiak.

Hirugarrena.- 2018-2019 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.

Laugarrena.- 2018-2019 ekitaldiko emaitzak banatzea.

Bosgarrena.- 2019-2020 ekitaldiaren aurrebalantze ekonomikoa eta 2020-2021 ekitaldirako aurreikuspen ekonomikoa aurkeztea.

Seigarrena.- Kontu ikuskaritzaren aukeraketa.

Zazpigarrena.- Barne Araudiaren 15. artikulua eta 7. atala egokitzeko proposamena.

Zortzigarrena.- Urteko Planean jasotako zenbait gairen inguruko proposamenak aztertzea (zerbitzu orduen banaketa, korrika...).

Bederatzigarrena.- Artezkaritza kontseiluko kideen hautaketa.

Hamargarrena.- Indarkeria matxistaren kudeaketarako barne protokoloa.

Hamaikagarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian batzarrean hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak egiteko.

Hamabigarrena.- Galde-eskeak.

Lehendakaria

Aitziber Balantzategi Ibargoitia.

Bilbon, 2020ko ekainaren 3an

Irakurri 4158 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:49
Azteazkena, 10 June 2020 06:34