Orrialde hau inprimatu

EUSKARA IKASTAROAK: 2018/2019 ikasturtea

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan parte hartzen, C2 (4.maila) prestatzen...

Batzuk hizkuntza eskakizunak prestatzen hasi dira. Guraso talde asko ere martxan daude; etxean, familia giroan, euskaraz komunikatzen hasteko/jarraitzeko asmoarekin. Ongi etorri guztioi!

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu AEKren euskaltegietan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria...

Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein arratsaldez klaseak jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai. Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea...

Oraindik izena emateko aukera daukazu, talde batzuetan lekuak daude-eta!

 

Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000

Ikastaroei buruzko informazioa jaso nahi? Bete galdetegia eta zurekin jarriko gara harremanetan.

 

Bekak

 

Zergatik euskara ikasi 2018/2019 ikasturtean? (dekalogoa)

 

 

 

 

 

 

Irakurri 6951 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 12 July 2019 07:50
Asteartea, 18 December 2018 06:31