Orrialde hau inprimatu

Euskalgintzak behar gaitu!

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email
Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diogu Euskalgintzak denon babesa behar duelako, orain inoiz baino gehiago.
 
Hori dela eta, atzo (azaroak 10) hainbat eragileok -Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, Ikastolen Elkarteak eta AEK-k agerraldia egin genuen.
 

 Pandemiaren lehen olatuak agerian utzitako hutsune eta desberdinkeriak bizi-bizi daudela iritsi da bigarrena. Eta oraingoan ere estu hartu ditu euskara eta euskalgintza, lehendik zetozen gabeziak gordindu besterik ez dituelako egin. Hala salatu dute Kontseiluak, Topaguneak, Durangoko Azokak, Errigorak, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak, euskalgintzaren ordezkaritza zabal baten izenean egindako agerraldian. Izan ere, euskalgintzaren hainbat proiektu mugarri bertan behera geratu behar izan dira; hala nola, Korrika edo Ikastolen eta Eskola Publikoen festak. Aurrera egitea lortu dutenek, aldiz, hainbat egokitzapen egin behar izan dituzte, zailtasunak zailtasun; Errigora eta Durangoko Azoka, kasu. Egoera honen aurrean, guztiek ziurtatu dute inoiz baino beharrezkoagao dela herritarren aktibazioa eta babesa, eta erakundeei eskatu diete erantzunkizunez jokatu dezatela, euskalgintzaren eta euskal hiztunen eskubideen aldeko erabaki estruktural eta iraunkorrekin.

Kontseiluak badu mahaigainean horretarako proposamena: Geroa euskaratik adierazpena. Ekainean aurkeztu zuen erakundeei zuzendutako dokumentua, eta «euskagintzari arnasa eman eta denon hizkuntza eskubidea bermatzeko eta gizarte berdinzale eta kohesionatuago bat lortzeko» neurri zehatzak jasotzen ditu. Inoiz baino beharrezkoak direnak, Paul Bilbao idazkari nagusiaren hitzetan.

Jarraitu irakurtzen hemen.

Irakurri 1915 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 11 November 2020 14:50
Azteazkena, 11 November 2020 10:34