Orrialde hau inprimatu

EusGara egitasmoari esker zaintza euskaraz emateko pausuak ematen ari dira Arratiako nagusien egoitzak

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

EusGara proiektuari esker, eskualdeko Pidadeondo, Jandoniz eta Arratiako HEA egoitzek urrats garrantzitsuak ematen ari dira zaintza euskaraz emateko eta beraien erabiltzaileen beharrei gero eta hobeto egokitzeko. Hiru konpromiso hartu dituzte:

  1. Ikasle euskaldunen praktikak euskaraz izatea.
  2. Nagusi eta senideen hizkuntza hautuak kontuan hartzea, eta tokian-tokiko baldintza eta aukeren arabera erantzuna ematea.
  3. Egoitzetako langileentzako oinarrizko hiztegi bat sortzea, egoiliarrekin euskarazko oinarrizko esaldi eta hitzak erabili ahal izateko.

EusGara proiektua
Errota Fundazioak AEK-AHIZErekin batera sortutako EusGara proiektuak euskara sustatzen du Arratiako ingurune profesional eta akademikoan. Hizkuntza kudeaketako dohaineko zerbitzua egokitzen da enpresa bakoitzaren helburu, ezaugarri eta erritmoetara hizkuntzaren erabilerari dagokionez eta erakundearentzat interesgarriak diren eremuetan esku hartzen du. Egun, 30 bat enpresa daude EusGara komunitatean.

Argazki-montajea: Errota Fundazioa 

Irakurri 762 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 07 October 2024 05:59
Astelehena, 07 October 2024 05:48