Orrialde hau inprimatu

Elgoibarreko EusLiderren lehiaketak abian

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Ikasturte honetan, Elgoibarko Udalaren, Elgoibar Ikastolaren eta Arreiturre Institutuaren elkarlanean Eusliderrak programa burutu da AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEren eskutik. Helburua gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera informala bultzatzea izan da.

Ikastolako eta Institutuko DBH 3. mailako 120 ikasle inguruk parte hartu dute eta euskararekiko motibazioa lantzeko 3 saio jaso dituzte. Behin saio horiek bukatuta, 30 ikaslek (partaideen %25) adierazi dute proiektuarekin jarraitzeko asmoa dutela eta “Ekintza soziala” lantzeari ekin diote. Fase berri hau bukatzean, ikasle horiek hizkuntza lider bihurtuko dira, hau da, Eusliderrak, eta DBH 4ra iristen direnean, DBH 3ko ikasleen euslider izateko aukera izango dute, AHIZEren eskutik jasoko duten prestakuntzari esker.

Ikastolako ikasleek antolatu duten ekintza soziala I. Emoji lehiaketa izan da:

 

    1. Emotikonoak interpretatu eta euskal kantak, Elgoibarko tabernak eta Elgoibartar ezagunen izenak asmatu behar dira.

    2. Erantzunak bidaltzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edota Instagrameko kontu honetara igo @eusliderrakelgoibarikastola

  1. Erantzunak eta proposamenak bidaltzeko epea: ekainaren 5etik ekainaren 17ra.

Bestalde, Institutuko eusliderrek  “Errezeta lehiaketa” antolatu dute. Errezeta bat grabatu eta sarean jarriko dute, eta DBHko ikasleak animatuko dituzte euren errezetak bidaltzera, eta parte hartzaile guztien artean sarien zozketa egingo dute. Ekainaren 12tik aurrera egingo dute lehiaketaren zabalkundea sare sozialetan.

Kasu bietan Udalak emandako sariak izango dira: Elgoibarko dendetan erosteko 60 euroko 3 bonu eta 3 kultur-gonbidapen (3 kultur ikuskizunetara joateko sarrera bikoitzak) zozkatuko dira, guztira 6 sari.

Irakurri 4117 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:49
Ostirala, 12 June 2020 11:38