Orrialde hau inprimatu

Eibarreko ikastetxeetako eusLiderrak esperientzia eta kitto! aldizkarian

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza  EusLiderrak tailerrak eskaintzen.

Saio hauek euskararen erabileran eragitea dute xede, hizkuntza portaera berriak sortuz eta eraldaketa sustatuz. Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie saioak jasotzen dituztenei, euskahaldundu eta euskararen erabileran eragiteko gai izan daitezen euren inguruan.

Eibarren ere horretan dihardu Ahize-k, herriko lau ikastetxeetako (Zuloaga, Itzio, Aldatze eta La Salle) 250 ikasle baino gehiago euskara kontuetan "liderrak" izateko prestatzen: euskara erabiltzen duten pertsonak, ahal duten guztietan euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenak eta mintzakideak euskarara erakartzen dituenak. Hori guztia... Eta kitto!-ko herri aldizkarian erreportaje batean jaso dute.

Erreportajea HEMEN.

 

Irakurri 11404 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 12 July 2019 07:51
Asteartea, 20 November 2018 09:37