Orrialde hau inprimatu

Aurten ere, AIZU! aldizkaria Durangoko Azokan

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Urtero bezala, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango gara, eta, betiko legez, AEKren argitalpen AIZU! aldizkariak protagonismo nagusia hartuko du.

Gure erakusmahaia Landakoguneko Artekale 35.ean egongo da edizio honetan. AEKren material didaktikoaz gain, AIZU!k urtean zehar kaleratutako zenbaki guztiak egongo dira bertan, baita harpidetza egiteko eskaintza berezia ere. Gainera, 2024ko egutegi polit bat ere eskuratu ahal izango dute bertaratzen direnak. Horrez gain, aurtengo berrikuntza nagusia: Ez da hain fazila denbora-pasa bilduma. Letra zopak, hiztegi eroak, hitz gezidunak eta gurutzatuak, atsotitzak, sinonimoak, logika jokoak, hitz kateak, lauki lerroak... ariketa berri eta jostagarriz betetako ia ehun orrialde, buruari euskaraz eragiteko.

Eta nola ez, euskara errazean idatzitako aldizkariaren azken alea ere eskuragarri egongo da. Elkarrizketatu nagusiak Pou anaiak eta Sara Zozaya izan dira.

 *AIZU! harpidetza (eskaintza berezia Azokan): 10 zenbaki urtean  + egutegia opari! 24,60 € (Hegoaldea) / 31 € (Iparraldea)

 

Irakurri 3813 aldiz Azken aldaketak Astelehena, 04 December 2023 11:38
Astelehena, 04 December 2023 06:39