Orrialde hau inprimatu

Ahobizi ala belarriprest? Eman izena!

Elementu hau baloratu
(0 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Zer da Euskaraldia? Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da, jendartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Aurten, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da ariketa.

Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak  dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
 
Izena eman Euskaraldiaren webgunean!
 
Aurten ere, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira.
 
Irakurri 4131 aldiz Azken aldaketak Ostirala, 30 September 2022 09:33
Ostirala, 30 September 2022 08:25