Orrialde hau inprimatu

AEKren Didaktika Topaketa Donostian, larunbatean

Elementu hau baloratu
(0 boto)

AEKren VIII. Didaktika Topaketa otsailaren 29an egingo da Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. Ehun AEKidek baino gehiagok hartuko dute parte, eta hainbat gai landuko dira: alde batetik, Jantzi betaurreko moreak klasean! (Pilar Aristizabal eta Mariate Bizkarra, EHUren Arabako Irakasleen Eskolako irakasleak) eta bestetik, Proiektuen bidezko irakaskuntza (Itziar Uriarte Crespo, UEUko “Proiektu bidezko irakaskuntzaren” ikastaroko irakaslea zein Egibide ikastetxekoa).

Bukatzeko, partaideek mintzodromoa egingo dute, goizean ikusi eta entzundakoaren inguruan iritziak trukatzeko.

Irakurri 1356 aldiz Azken aldaketak Asteartea, 10 Martxoa 2020 14:19
Azteazkena, 26 Otsaila 2020 10:07