AEKn euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Irailaren 7tik urriaren 28ra izango da, formatu konbinatuan (online jarduerak eta aurrez aurreko saioak).
Non: online lana http://www.egela.aek.eus eta aurrez aurrekoak hiriburuetan (Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia).
Ikastaroaren hasiera eta amaiera data: irailaren 7tik urriaren 28ra.
Aurrez aurreko saioen datak: irailaren 9, 16, 23 eta 30an zein urriaren 14ean.
Aurrez aurreko saioen ordutegia: 09:00etatik 13:00era.
Ikastaroaren prezioa: 504 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.
Izena emateko azken eguna uztailaren 22a*!
*Gerta liteke ikastaroa lehenago betetzea, beraz, interesa baduzu, ez utzi azken unerako.