Ikasturte berriaren aurkezpena egin dugu; izan ere, Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko.
Euskara ikasi eta landu nahi baduzu, edonon zaudela, bertatik bertara duzu AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago, Euskal Herri osoan. Zu hemen zaude, AEK ere bai.
Beraz, bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea… AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria…
Bestalde, amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek..) diru-laguntzak ematen dituztela. Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan aurkituko dituzue.
IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?
Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!
-
-
Euskaragiletu, lan mundua euskalduntzeko programa
Euskararen normalizazioan aurreratuta dauden enpresek osatzen dute Euskaragileak enpresa batzordea. Enpresa horien esperientzia gertutik ezagutzeko eta euskalduntzean urratsak ematen hasteko…
<<<12345>>> -
-
-
AIZU! aldizkaria kalean
AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean. Ohi bezala, askotariko gaiak jorratu dituzte: Maite…
<<<12345>>> -
-
-
PRAKTIKATU, parte hartzaileen inkestaren emaitzak
Ikasturte amaierarekin batera, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak inkesta egin du mintzapraktika egitasmoen parte hartzaileen artean: berbalagun, mintzalagun, mintzakide… Emaitzen artean, honako puntu…
<<<12345>>> -
-
-
Euskaratu, itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua
AEKren baitako zerbitzuetako bat da eta, duela hainbat hamarkadetatik, lan hauetan dihardu: itzulpen idatziak (gaztelania-euskera/ euskera-gaztelania) eta euskarazko testuen zuzenketa.
<<<12345>>> -