Bihar, otsailak 4, Santa Ageda egunaren bezpera dugu, egun polita Uribe Kostako euskaltegietako ikas-irakasleentzat. Urtero lez, gure herrietako bazterretatik ibiliko dira kopla zaharrak abesten eta ahal dena biltzen.
Getxoko AEKideen kasuan, ALBEko bertsozaleekin elkartu eta baserriz baserri ibiliko dira goizetik gauera oles ta oles, oletan.
Beraz, biharko egunean euskaltegira hurbiltzeko asmorik badaukazu, baserritar jantziaz eta abesteko gogoekin etorri.
Eta, kopla zaharrak dioen bezala:
EMOTEN BOZU EMOIZU
EMOTEZPOZU ESAIZU
BESTE BATERA JOTEKO BERE
BELUTXU EGITEN DASKU!
IEUP!!!