AEK-jendea egitasmoa abian jarriko du AEK-k. Jakina da azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dutela beren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Une honetan ere milaka lagun dabil abentura berean murgilduta. Euskarak irabazten dituen pertsonak dira, eta, era berean, mundu berri bat eskuratzen duten lagunak ditugu.
AEK-jendea egitasmoaren bitartez, bide hori egin duen lagun bat aurkeztuko dugu urtero. Zorionez, eduki badugu non hautatu, eta urtero aukeratuko dugun pertsona hori herritar askoren “ordezkaria” izango da. Garrantzitsua iruditzen zaigu izena eta aurpegia jartzea AEKn bizi-esperientzia aparta izan duten pertsona horiei. Datorren astetik aurrera, aurtengoa ezagutuko dugu: AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.