Zugana gatoz berriro “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” proposamenaren kontserba-loteen kanpainaren berri ematera. Maiatzaren 12ik 24ra Nafarroa hegoaldeko kontserba-loteak eskatzeko tartea dugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Zainzuriak, potxak, orburuak, barazki-menestra, pikillo piperrak, kremak eta tomate frijitua aukeran.
“Eskutik eskura” bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da, gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera eta, aldi berean, Nafarroa hegoaldeko ekoizleek bat egiteko ahalegina: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun.
Urtero lez, Uribe Kostako AEK euskaltegietan eska dezakezue.