20. KORRIKA Uribe Kostatik noiz igaroko den jakin nahi duzue? Zuen herritik zein ordutan pasatuko da? KORRIKAren ibilbidea aurkeztu da gaur.
Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk
Gaur, AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi dugu.
Laster bidera aterako gara, mundura aterako gara, herriz herri igaroko gara.